Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lan-eskaintzak

Komunikazioko kanpainen kudeaketa eta Copywritter-a

Deustuko Unibertsitateko Pertsonen Kudeaketarako Sailean lanean ari gara goian aipatutako lanposturako pertsona bat lanaldi erdian hartzeko.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Arloa / Ikastegia: Deusto Business School
Lan arloa: Komunikazioa

Profila

Hautatzen dugun pertsonak komunikazioko ekimenak denboran zehaztea eta lehenestea izango du ardura nagusi, baita zeregin horiek denboran eta forman betetzea ere.

Eginkizunak

  • Marketineko estrategiatik lortzen diren komunikazioko ekimenak denboran zehaztea eta lehenestea.
  • Kanpainen briefing delakoa prestatzea agentzietarako.
  • Kanpainetako prozesuen faseetatik hasi eta pieza eta ekintza guztien azken produkzioraino koordinatzea eta martxan jartzea.
  • Aurretiaz onartutako aurrekontua, diseinua eta denbora kontrolatzea.
  • Ahalik eta harremanik onena ziurtatzea eta mantentzea bazkideekin eta erakunde laguntzaileekin.
  • Ekitaldien komunikazioaren kudeaketa egitea.
  • Komunikazio ekintzak martxan jartzea, mezuen eta markaren koherentzia ziurtatuz.
  • Publizitate kanpainetako mezuak eta komunikazioko euskarriak prestatzea (liburuxkak, flyer-ak, iragarkiak, etab.).

Lanpostu kopurua: 1 (lanaldi erdia)
Kokalekua: Bilbao eta Donostia

Betekizunak

  • Komunikazioarekin, kazetaritzarekin edo antzekoekin lotutako lizentziatura izatea.
  • Copywritter eta/edo komunikazio kanpainen kudeaketan esperientzia izatea.
  • Idazteko trebetasun bikainak izatea.
  • Hizkuntzak: euskara eta ingeleseko goi maila.
  • Kalitateari eta zehaztasunari lotutako gaitasunak, emaitza eta negoziora begirakoak, planifikatzeko eta denbora kudeatzeko gaitasunak.
  • Gaitasun profesionala, harremanetarakoa eta taldean lan egiteko gaitasuna, egokitzeko gaitasuna dituen eta DUko izaera eta misioarekin bat datorren pertsona baten bila gabiltza.
  •  

Zer eskaintzen den

Berehala hasiko da lanean erakundean. Obra-kontratua lanaldi erdian. Baldintza ekonomikoak hautagaien esperientziaren eta ezagutzaren araberakoak izango dira.

 

Inskripzio orria
 

Irakasle - Ikertzailea - Pertsonen Zuzendaritza eta Erakunde Jokabideko arloa

Deusto Business School - Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Jakintza arloa

Pertsonen Zuzendaritza eta Erakunde Jokabideko arloa

Eginkizunak

Berariazko jakintza esparruko irakaskuntza eta ikerketa funtzioak izango ditu eta etorkizunean fakultateko kudeaketa arloetakoak ere izan ditzake.

Lanpostu kopurua: 1

Campusa: Donostia edo Bilbo

Betekizunak

Kontratatu doktore akreditazioa edo Kalitateko Agentzia Ofizial batean akreditazioa (ANECA / UNIBASQ) lortzeko eskakizun baliokideak izan eta gehienez urtebetean lor ditzakeen pertsona bat nahi dugu.

Gaitasun profesionala, irakasteko bokazioa, taldean lan egiteko gaitasuna, irakaskuntzan berritzeko motibazioa, egokitzeko gaitasuna duen eta DUko izaera eta misioarekin bat datorren pertsona baten bila gabiltza.

Zer eskatzen den:

  • Doktore titulua.
  • Esperientzia izatea unibertsitateko irakasle eta ikertzaile lanetan, adierazitako jakintza arloetan.
  • Ingelesa eta gaztelania jakitea, bai ahoz, bai idatziz, bi hizkuntzetan irakasle aritzeko (ahal dela, C2 maila bi hizkuntzetan).
  • Nazioarteko eragineko aldizkarietan argitalpenak izatea, eta argitalpen horiek idazteko autonomia eta lidergoa erakustea.
  • Datu estatistikoen analisian esperientzia izatea: ekuazio estrukturalen modelizazioa, maila ugariko analisia, etab.

Horiez gain, beste hauek ere kontuan izango dira:

  • Doktore titulua atzerriko unibertsitate batean lortu izana.
  • Graduko edo graduondoko formazioa atzerriko unibertsitateren batean egin izana.
  • Euskara jakitea (C1 maila/EGA).
  • Irakaskuntza eta ikaskuntzako metodo berritzaileetan esperientzia izatea.
  • Nazioarteko sareetako kide izatea.
  • Finantzatutako ikerketa proiektuetan parte hartzea, ahal dela proiektu lehiakorretan.
  • Saileko ikerketa arlo hauek sendotzeko gaitasuna: pertsonen nazioarteko kudeaketa, lidergoa eta taldeen garapena, genero ikuspegia, pertsonen zuzendaritzako prozesuak (konpentsazioa, jardunaren kudeaketa).
  • Deustuko Unibertsitateko izaera eta misioarekin lerrokatuta egotea.
  • Egindako irakaskuntzaren ebaluazio positiboak edukitzea.

 

Inskripzio orria