Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Misioa, Bisioa eta Baloreak

MISIOA

Profesional arduratsuak prestatzea, ingurune globalean enpresa egitasmo iraunkorrak sustatzeko eta gidatzeko gai izango direnak, gizarte oparoagoa, zuzenagoa eta inklusiboagoa lortzeko.

Gainera, gizartearen eta erakundeen erronka nagusiei erantzuten lagunduko duen jakintza sortzen parte hartu nahi du, diziplina arteko ikuspegitik eta gainerako eragileekin elkarlanean.

Misioa Jesusen Lagundiko unibertsitate ikastetxeen izaera eta misioa gidatuko duten oinarrizko printzipioetatik ondorioztatzen da.
 

IKUSPEGIA

Geure misioa eta Deustuko Unibertsitateak indarrean dagoen plan estrategikorako aukeratutako ikurritza, “Unibertsitatea, zerbitzua eta konpromisoa" abiapuntu hartuta, gure ikuspegia Jesusen Lagundiaren "zerbitzatu, mundu hobea eraikitzeko" leloaren inguruan eraiki dugu. Gure ikuspegia sortzeko eta hari eusteko jarduera nagusiak irakaskuntza eta jakintza sortzea dira.

Espainian negozio eskola nagusien artean egoten jarraitu nahi dugu eta gure trebetasunak eta gaitasunak garatu nahi ditugu Europan ere erreferentziazko negozio eskola izateko eta, horrela, mundu hobea eraikitzeko zerbitzatzen jarraitzeko.

Bestela esanda, ikaskuntza sustatzen jarraituko dugu, jakintza sortu nahi dugu eta esperientziak transferitu, gizarte zuzenagoaren eta inklusiboagoaren alde.
Laburbilduz, mundua besarkatu nahi dugu, hobeto zerbitzatzeko.

Mundua besarkatu, elkartea hobeto zerbitzatzeko

 

BALOREAK

Ondoko balioak dira gure portaeraren eta jardueraren gidari, kristau humanismoan oinarrituta:

  • Lanbide zuzentasuna eta erantzukizuna
  • Elkarlanean oinarritutako ikaskuntza etikoa
  • Zorroztasun eta garrantzi akademikoa eta intelektuala
  • Espiritu ekintzailea eta berrikuntza, mundu hobea eraikitzeko
  • Gizartearekin zerbitzu eta konpromiso bokazioa
  • Kudeaketan profesionaltasuna eta bikaintasuna
  • Mundura irekitzea, aniztasuna onartzea
  • Elkartasuna
  • Apaltasuna
  • Besteenganako errespetua