Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Jakintza arlo estrategikoak

Arlo funtzionalak

null

- Zuzendaritza orokorra eta Kudeaketa
- Finantzak
- Marketina eta salmentak
- Lidergoa
- Pertsonen Aurrerabidea

Irakaskuntza, ikerkuntza eta zabalkunde jardueretan nagusitzen diren gaitasun funtzionalak dira.

Health

null

Deusto Business School Health-ek osasun eta gizarte sektoreak aurrean dituen erronkei erantzun nahi die, jakintza sortzearen, sustatzearen eta zabaltzearen bidez. Osasun eraldaketari eta hura ezartzeko prozesuari lotutako jakiteak eta berrikuntza lantzen ditu.

Informazio gehiago

Eraldaketa Digitala

null

Deusto Business Schoolek ikasleak eta parte hartzaileak negozioetarako gaur egungo plataforma digitaletara hurbiltzea ez ezik, etorkizuneko jokalekuei aurrea hartzea ere bilatzen du.

 

Informazio gehiago

Berrikuntza eta Ekintzailetza

null

Deusto Business Schoolek bi ezaugarri horiek sustatzen ditu, egunez egun, bere programetan, horrela, pentsamolde ekintzailea, berritzailea, kritikoa eta sortzailea indartzeko, garrantzi handikoa gaur egungo ziurtasunik gabeko negozio ingurunean.

Prestakuntza programez gainera, dibulgazio jarduerak ere eramaten dira aurrera, horien artean, #disruptive zikloa, Ekintzailetza Korporatiboko Kluba edo berrikuntza workshopak. DBSk Deusto Entrepreneuship Centerrek berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloan bideratzen dituen jardueretan ere hartzen du parte.

Humanismoa + Lehiakortasuna

null

Deusto Business School, Jesusen Lagundiko erakundea izanik eta, horrenbestez, haren misioarekin, ikuspegiarekin eta balioekin bat eginik, gaur egungo eta etorkizuneko liderren eta haien erakundeen ondoan dago, eta honakoetan laguntzen die:

- Gizartearen eta erakundeen erronkei erantzuten.
- Pertsona, pertsonaren duintasuna eta ongizatea erdi-erdian jartzen.
- Erakundeentzat eta inguruarentzat balioa eta oparotasuna sortzen.
- Balio humanistak oinarri hartuta, gizarte zuzenagoa, iraunkorragoa eta inklusiboagoa sortzen.

Humanismoa + Lehiakortasuna zeharkako lerro estrategiko bat da, erakundearen programa eta jarduera bakoitzaren ADNean txertatuta dagoena.