Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Graduak

Sarrera prozesua

Jeitsi sarrera inprimakia eta argibideak prozesuan parte hartzeko.

Ezagutu sarrera prozesua

 

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduarekin osatutako programazio bateratuak:

  • Batxilergoko bigarren maila egiten egon behar da edo eginda eduki, edozein modalitatetan Arteetan izan ezik. Batxilergoko bi ikasturteetan Matematika irakasgaia eginda eduki behar da, nork bere modalitatekoa. EAZ+Industria Teknologien Ingeniaritza ikasteko, fakultateak, Batxilergo Zientifiko - Teknologikoa ikastea gomendatzen du.
  • Gainera, gutxienez ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da sarrera-proban, Europako Kontseiluak hizkuntzetarako ezarritako Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera.
  • Eskarmentuak erakutsi digunez, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduarekin konbinatutako ikasketetan sartzeko, beharrezkoa da batez besteko nota oso ongi (7) edukitzea aurreko kalifikazioen eta sarrera-probetako kalifikazioen artean eta, horretarako, gomendagarria da oso ongi edukitzea Batxilergoko 1. mailako batez bestekoan edo DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako kalifikazioen orotariko batez bestekoan (edo baliokideetan). Hori dela eta, lehenengo hautaketa bat egingo da sarrera-probak egin aurretik, ikaslegaien ikasketa-espedientea eta curriculuma kontuan hartuta.