Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresa eta Lurralde Lehiakortasuna, Berrikuntza eta Jasangarritasuna

Bilboko campusa, Donostiako campusa | Doktoregoak

Eskakizunak

Doktoregoko ikasketak egiteko pertsona guztiek bete behar dituzten eskakizun orokorrez gain, programa honetan, hautagaiek berariazko eskakizunak ere bete beharko dituzte.

Sartzeko komeni den profila

Berariazko eskakizunak
  • Ekonomia eta/edo enpresa arloko unibertsitate master bat eginda edukitzea, ahal dela ikertzaile profilekoa.
  •  Ingeleseko C1 mailako edo baliokidea den bateko ziurtagiria izatea. Maila hori izateak esan nahi du ikaslea gai dela era askotako testu luzeak eta eskakizun maila bat dutenak ulertzeko, eta esanahi inplizituak ere ulertzen dituela; erraz eta berezkotasunez azaltzeko gai dela, esaldi egokia topatzeko zailtasun handirik gabe; hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabili dezakeela helburu sozial, akademiko eta profesionaletarako; testu argiak, ondo egituratuak eta zehatzak idazteko gai dela, neurri bateko zailtasuna duten gaien inguruan, antolatzeko, egituratzeko eta testuaren kohesioa zaintzeko mekanismoak zuzen erabilita.

    Gainera, oso kontuan izango da hautagaiak hauek izatea:
  • Kalifikazio bikainak izatea graduko ikasketetan.
  • Kalifikazio bikainak izatea Ekonomia eta/edo Enpresa arloko unibertsitate masterreko ikasketetan.
  • Doktorego-programako ikerrildoetan interesa izatea.
  • Jakintza arloko ikerketan esperientzia izatea (ikerketa proiektuetan parte hartu izana, argitalpenak, etab.), doktorego-programan sartu aurretik.
  • Jakintza arloarekin lotutako etengabeko prestakuntza izatea.
  • Jakintza arloko laneko edo boluntariotzako esperientzia izatea.
  • Atzerrian egon izana.
  • Helburu profesional zehatzak izatea, ikertzeko grina eta heldutasun pertsonala izatea.
  • Programan aurreikusitako jarduerak garatzeko prestasuna izatea eta, bereziki, beste unibertsitate eta ikerketa zentro batzuetan egotaldiak egiteko.
  • Estatuko edo nazioarteko erakunde batek emandako ikerketarako beka bat izatea, curriculum vitaean oinarrituta.
Sartzeko baldintza orokorrak- Doktoregoko programak
  1. Oro har, doktoregoko programa ofizial batean sartzeko, graduko titulu ofiziala edo baliokidea eta Unibertsitate Masterreko titulu ofiziala izan behar dira.
  2. Era berean, honako betekizunen bat betetzen dutenak ere sartu ahal izango dira:
     

 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-
  • Espainiako edo Europako Unibertsitate Eremuko beste herrialde bateko unibertsitateko titulu ofizialen bat dutenak (Masterrerako aukera ematen duena), urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera. Halaber, 300 ECTS kreditu gaindituta eduki beharko dituzte, gutxienez, unibertsitateko ikasketa ofizialetan, eta, horietako 60k, gutxienez, Master mailakoak izan beharko dute.
  • Graduko Espainiako titulu ofiziala dutenak; titulu horren iraupenak, gutxienez, Europar Batasuneko araudiaren arabera, 300 ECTS kreditukoa izan beharko du. Tituludun horiek nahitaez egin beharko dituzte prestakuntza-osagarriak, graduko titulu horren ikasketa planak ikerketako prestakuntzagatiko krediturik izan ezean, Masterreko ikasketetako ikerketagatiko kredituen baliokide denik, prestakuntza balioari dagokionez.
  • Unibertsitate tituludun direnak, baldin eta, osasun prestakuntza espezializaturako plazetan sartzeko proben gaineko prestakuntzarako plaza eskuratuta, ebaluazio positiboa izan eta, behintzat, Osasun Zientzietako espezialitateren bateko titulu ofiziala eskuratzeko programa bateko prestakuntzako bi urte gainditu badituzte.
  • Atzerriko hezkuntza sistema bateko titulua dutenak (ez da beharrezkoa homologatuta egotea) eta titulu horrek Espainiako Unibertsitate Master tituluen prestakuntzaren pareko maila duela eta titulua luzatutako herrialdean doktoregoko ikasketak egiteko sarbidea ematen duela egiaztatuta dutenak. Onartua izateak ez du inolaz ere esan nahi ikasleak lehendik duen titulua homologatuta gelditzen denik, ezta beste aitorpenik ematen zaionik ere, doktoregoko ikasketak egiteko onarpenetik kanpo. Doktore tituluak balio osoa izango du Espainian.
  • Doktoregoko ikasketetara sartu ahal izango dira, 99/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eskuratutako Ikasketa Aurreratuen Diploma duten edo urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuan araututako Ikertzeko Gaitasuna eskuratu duten lizentziatu, arkitekto edo ingeniariak.
  • Espainiako beste doktore titulu bat dutenak, aurreko unibertsitate antolamenduen arabera eskuratutakoa dutenak.