Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EMBA- Executive MBA (Blended)

Beste batzuk | Executive education | Erdipresentziala

Aurkezpena

Deusto Business Schoolen Executive MBA Blended programak (EMBA-b) zuzendariek enpresan zein maila pertsonalean aurrean dituzten erronkei erantzutea du helburu eta munduko toki askotatik programara iristeko aukera eskaintzea. Zuzendariek etengabeko prestakuntza behar dute jakiteetan eta trebetasunetan eta orain, inoiz baino gehiago, baita negozioen ikuspegi orokorra eta beren enpresen kokagune den ingurunearena ere. Bereziki, potentzial handiko zuzendariek, enpresa zuzentzera iritsi nahi dutenak eta beren negozio arloaz baino urrunago doazen erabakiak hartu behar dituztenak.

Programa honek aurrez aurreko saioak eta urruneko saioak uztartzen ditu eta horregatik, gaurko zuzendarien ondasun urrienetako bat kudeatzeko aukera ematen du: denbora.

Deusto Business Schoolen Executive MBA-b ziur aski exekutiboentzako programa berritzaileenetakoa izango da bai Espainian eta bai nazioartean.

Deusto Business Schoolen uste dugu negozio munduan gertatzen ari diren aldaketen aurrean ezin dugula geldirik geratu. Horregatik prestatu dugu Executive MBA blended programa, aurrez aurreko edizioa oinarri hartuta, hainbat urtetako esperientziarekin.

Baina, enpresetan gertatzen den bezala, produktu bera eskaintzen jarraitzen dutenak nahiz eta lantegiak deslokalizatu eta sarean lan egin, gurean ere, nahiz eta formatua aldatu, Deusto Business Schoolen Executive MBA izaten jarraitzen du. Aurrez aurreko edizioaren filosofia bera, zorroztasun bera eta titulu bera.

Jakin-min intelektuala eta hobetzeko eta balioa sortzen laguntzeko gogoa duten zuzendarientzat, metodologia mistoa nahiago badute, Executive MBA-b programak lagunduko die helburu horiek lortzen eta enpresekin eta gizartearekin konpromisoa duten pertsonak izanik, aurrera egiten.

Programak aurrez aurreko 3 aste ditu (2 Madrilen eta 1 INSEADen) eta bi online aldi.