Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

MBI- Master in Business Innovation

Bilboko campusa, Donostiako campusa, Sede Madrid | Executive education

Aurkezpena

10 arrazoi MBI aukeratzeko:

  • Har ezazu denbora eta tokia ideia eta jardunbide berritzaileenak zure lan ingurunean txertatzeko, programaren moduluak egiten zoazen neurrian.
  • Parte har ezazu nazioarteko alderapenean oinarritzen den programa honetan, sei moduluk osatua, Europako bost hiritan egiteko.
  • Lanean ari zaren bitartean, egin ezazu moduluetan oinarritutako master programa berezia hau, pertsona eta profesional gisa, berrikuntzaren gidari izateko behar duzuna lantzen lagunduko baitizu.
  • Ekimena Deusto Business Schoolen eta Cambridgeko Unibertsitateko Cambridge Judge Business School zentro ezagun eta bikainaren arteko lankidetzaz garatzen denez, arrisku kapitaleko inbertsioetan, Silicon Valleyren ondoren, munduko bigarren norako garrantzitsuena bizitzeko aukera izango duzu.
  • Programa etengabe eguneratzen dugu: irakasgai bakoitza une horretan diziplinaren baitan nagusi diren gaien inguruan egituratzen da, eta berrikuntza modu integralean lantzen da, enpresaren errealitatean txertatuta.
  • Balia itzazu, beren nazioarteko esperientzia aintzat hartuta, kontu handiz aukeratutako nazioarteko adituek eskainitako programa honen abantailak.
  • MBIren beste ezaugarri berezi bat da zure berrikuntza proiektua lantzeko aukera emango dizula, enpresaburu bazara, edo zure enpresarentzako berrikuntza proiektu bat, beste erakunde batean ari bazara. Masterrak irauten duen bitartean egin ahal izango duzu proiektu hori, behar duzun gainbegiratze eta orientazioarekin.
  • Hobe ezazu zure erakundearen lehiakortasuna, erakunde bakoitzaren eta berrikuntza prozesuen kudeaketaren azpian dauden konplexutasunak sakon ulertuz.
  • Sendotu zure lanbide sarea eta erabil itzazu programako aditu eta parte hartzaileen eskualde, nazio eta nazioarteko loturak.
  • Ezagutu beste parte hartzaileak, egin lan eta ikasi haiekin, kultura askotako ingurunean.

Erakunde parte hartzaileak

Campus Deusto Business School
Deusto Business School

Deusto Business School, Deustuko Unibertsitatea

Deusto Business School Deustuko Unibertsitatearen negozio eskola da. Bertan, gaur egungo eta etorkizuneko exekutiboek ideia eta proposamen berriak bilatzen dituzte aldaketa globalari aurre egiteko eta, bereziki, berrikuntza jasangarria bultzatzen dute. Negozio Eskolaren Zuzendaritza Kontseilua Espainiako ekonomia eta enpresa esparruko pertsona ezagunek osatzen dute. Era berean, 100 enpresa eta 300 profesional baino gehiagok osatzen duten sare profesionala du, prestakuntzan eta garapenean laguntzen diotenak. Unibertsitateak 60 herrialderekin ditu nazioarteko hitzarmenak. Horien baitan, urtero 700 ikasle baino gehiago hartzen ditu mundu osoko herrialdeetatik. Deustu ikerketan ere ezaguna da, 700 ikertzaile ari dira lanean urtero 150 proiektutan, Unibertsitateko Fakultate eta Institutuetan. Guztira, Deustuk 10.000 ikasle baino gehiago ditu, 25 gradutan eta graduondoko 100 ikastarotan matrikulatuta.

Campus Deusto Business School
Cambridge

Cambridge Judge Business School, Cambridgeko Unibertsitatea

Cambridgeko Unibertsitatearen barruan egonik, Cambridge Judge Business Schooleko Executive Education programek gaurko eta biharko liderrak inspiratu, prestatu eta erakartzen dituzte. Cambridge Judge Business School aurre-aurrean dago berrikuntza teknologikoan. Europako enpresa komunitate dinamikoenaren barne dago eta Cambridge Enterpriserekin lotura du. Cambridge Enterprise Unibertsitateak sortu du enpresa espiritua sustatzeko eta enpresa ekimen berriak sortzeko (spin-out). Nazioartean ospe handia duten irakasleak ditu, guztira 50 kide baino gehiago, kontinente guztietakoak. Nazioarteko gaien eta enpresa gaien inguruko ikerkuntzan aritzen dira. Horietako asko, nor bere diziplinan, aditu ezagunak dira. Horregatik, abangoardiako ikerketak zuzentzen dituzte, eta enpresa handiei eta gobernuei aholkuak ematen.