Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Giza Baliabideak

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Norberaren hazkundea

Masterrak norberaren hazkundeari eta lanbideko aurrerabideari laguntzen dio.

video

Logo de la Universidad de Deusto

Giza Baliabideetako Unibertsitate Masterra

Deustuko Unibertsitatean Psikologiako ikasketak amaitu ondoren, argi nuen giza baliabideen esparruan lan egin nahi nuela. Hainbat aukera aztertu nituen, baina azkenean Deusto Business School aukeratu nuen, izen handia duelako, horrek konfiantza eta segurtasuna sortzen duelako, eta harreman sare indartsua duelako.

Masterra bukatuta, erabaki egokia hartu nuela uste dut. Asko gustatu zitzaidan gelako giro ona eta ikaskideen aniztasuna, adinari, nazionalitateari, aurretiko ikasketei eta abarrei begiratuta.

Beste alderdi oso positibo bat izan zen enpresa handietan praktikak egiteko aukera. Velatia taldeko bi enpresatan aritu nintzen: tutoreak zoragarriak izan ziren, nigan konfiantza osoa jarri zuten eta haiengandik asko ikasteko aukera izan nuen.

Masterra amaituta, Deloitteren Giza Baliabideen sailean lan egiten hasi nintzen eta hantxe jarraitzen dut.

Alejandra Blanco, Deloittteko Giza Baliabideen Saila