Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kontu Ikuskaritza

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Laneratze tasa altua duen programa

Garatu zure ibilbide profesionala ikuskaritza arloan

video

Logo de la Universidad de Deusto

Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterra

Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterra nire tranpolinik onena izan da, master horri esker egin ahal izan baititut ikuskaritza esparruko enpresa ezagunenetan lan elkarrizketak.

Praktikak egiteko, ikuskaritzako enpresa onenen prozesuetan hartu nuen parte, eta EY multinazional ezagunak aukeratu ninduen, Bilboko bulegorako. Praktikaldia zoragarria izan zen, erraztasunak besterik ez. Pozgarria, oso. Orain, enpresa berak kontratatu nau, Coruñako ordezkaritzan lan egiteko.

Kontu Ikuskaritzako Masterra ikastaro bikaina da, ongi eraikia, eta oso ongi egituratua. Prestakuntza osoa eta asmo handikoa eskaintzen du, irakasleen kalitate paregabearen bidez lortzen dena. Jarrera proaktiboa erakusten ikasi nuen, taldean lan egiteko teknikak hobetzen, etika, erantzukizuna… horiek guztiak ezinbesteko elementuak dira arrakasta lortzeko. Gaur, nire eguneroko lanean, balio eta jarrera horiek erabiltzen ahalegintzen naiz, erreferentzia moduan.

Masterrak ikuskaritzaren ikuspegi orokorra eskaini zidan eta ikuskatzailearen lanbide gogor eta lehiakorretan bidea irekitzeko beharrezko tresnak eman zizkidan. Gainera, ROAC-Kontu Ikuskatzaileen Erregistro Ofizialerako prestatzen lagundu zidan eta lanean hasten. Zalantzarik gabe, Deusto Business Schooleko Masterra ikuskaritzaren esparruan lan egin nahi duen edonori gomendatuko nioke.

 

Alicia Casal, Assitant EY enpresan (Coruña)

Zinpeko Kontu Ikuskatzaileen Espainiako Institutuarekin elkarlanean antolatua

null