Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kontu Ikuskaritza

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Programa

Gaitasunak

Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterra antolatuta dago ikasleak gaitasun orokor eta berariazko batzuk jaso ditzan: ahozko eta idatzizko komunikazioa, talde lana, arazoak konpontzea, erabakiak hartzea, ingurura egokitzea eta lidergoa.

Bestalde, Masterrean lantzen diren berariazko gaitasunak bi esparrutakoak dira.

a) Kontabilitatea: Enpresa baten kontabilitateko informazioa jaso, prestatu, interpretatu eta aztertu, kanpoko eta barruko ikuspegitik.
b) Ikuskaritza: Ikuskaritzako lana planifikatu eta enpresako lan arloetako ohiko berrikusketako teknikak eta prozedurak aplikatu, ikuskatzaileak jasotzen duen informazioa egoki interpretatu eta azken txosten batean laburtzeko.