Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kontu Ikuskaritza

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Ikaslearentzako orientazioa

Masterraren zuzendaritza

Tituluak zuzendari arduraduna izango du, eta honek garapen ekonomiko egokia bermatzeko eta ikasleei laguntza eta orientazio iraunkorra emateko ardura izango du.


 

Unibertsitateko orientazio zerbitzua

Gainera, Unibertsitateak, ikasleei laguntza emateko, Orientazio Zerbitzua du, eta honek kontsulta psikopedagogiko espezializatua eskaintzen du, ikasleak izan ditzakeen zailtasunak tratatzeko; halaber, ikastaro espezializatuak eskaintzen ditu, ikasprozesua erraztu eta osatzeko (ikasteko teknikak, antsietatea kontrolatzeko teknikak, jendaurrean hitz egiteko teknikak, enplegua bilatzeko teknikak, etab.). Curriculum Egokitzapeneko Unitatea ere badu.

Premia bereziak dituzten ikasleek Orientazio Zerbitzuaren laguntza dute, Masterraren zuzendaritzak koordinatuta, ikasle horiek graduondoko tituluaren unibertsitate dinamikan (ikaskuntza/irakaskuntza, ikerketa, praktikak eta gizarte sarea) egoki integratzeko ardura izango duena.

Nazioarteko harremanetako bulegoa

Beste herrialde batzuetatik datozen ikasleek Nazioarteko Harremanetako Bulegoaren laguntza ere badute, integrazio fase honetarako, eta puntu hauen gaineko informazioa eskuratu ahal izango dute bertan

  • Bisen tramiteak
  • Egoitza baimenak
  • Ostatua
  • Zerbitzu eta aseguru medikoak
  • Tokiko zerbitzuak

Beste zerbitzu batzuk

Unibertsitateak, gainera, baditu laguntza eta orientazioa emateko beste zerbitzu batzuk:

Matrikulatu ondoren, parte hartzaile bakoitzari tutore bat esleituko zaio, eta horrek orientatu, lagundu eta gainbegiratu egingo du ikaslearen lanean.