Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kontu Ikuskaritza

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Aurkezpena

Aurkezpena

tabla
Titulazioa Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterra, Deustuko Unibertsitatean.
Tokia Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa
Kreditu kopurua 60 ECTS
Dedikazioa Full-time, aurrez aurrekoa
Toki kopurua 30
Hizkuntza Gaztelania
Iraupena Irailetik ekainera.
- Lehenengo seihilekoa: zati teorikoa.
- Bigarren seihilekoa: zati praktikoa eta Masterraren Amaierako Lana
Praktikak Bigarren seihilekoa - 22 ECTS (Iraupena: 5 hilabete)
2. tokia El Mundo
Rankinean

Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterrak 2. tokia betetzen du  El Mundo Rankinean (2017)El Mundo

Informazio gakoak

Elkarlana

2002an Zinpeko Kontu Aztertzaileen Institutuak eta Deusto Business Schoolek ituna sinatu zuten ikuskaritzako lanbidean aritzeko ezinbestekoak diren kontabilitateko eta ikuskaritzako jakite teoriko-praktikoak eskaintzeko, “Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterraren” baitan.

Programa honekin, Zinpeko Kontu Aztertzaileen Institutuak beste urrats bat eman du profesionalen garapenean eta gaitasun teknikoan, kontu ikuskaritzako arlorako.

Era berean, ohiko prestakuntza ildoa indartzen da, kontabilitateko eta finantzako arloetan; ildo horregatik izan da beti aitortua Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea – Deusto Business School.

Programak aparteko garrantzia du gaurkoa bezalako une batean, kontu ikuskaritza profesional eta zorrotzaren funtsezko papera nabarmentzen denean; izan ere, horrela lan eginez baino ezin baitaitezke enpresako gizarte partaide guztien legezko interesak bermatu.

Ikuskaritza enpresa nagusiekin lankidetza

Espainiako Zinpeko Kontu Aztertzaileen Institutuarekin batera antolatzen den Master honetan, kontuen ikuskaritzan diharduten gure inguru geografikoko enpresa nagusiek parte hartzen dute.

Arlo horretako profesionalik ospetsuenek laguntzen dute aurrez aurreko saioak eskaintzen, baita gure ikasleek ikastaroaren barruan egin ohi dituzten praktiketan ere.

Kontu Ikuskatzaileen Erregistro Ofizialeko azterketa prestatzeko prestakuntza

Kontu ikuskatzaileen lanbidea legez araututa dago eta lan horretan aritzeko Kontu Ikuskatzaileen Erregistro Ofizialean (ROAC) izena eman behar da. Horretarako proba teoriko eta praktiko batzuk gainditu behar dira, eta denbora jakin batez enpresa batean laneko esperientzia erakutsi. Ildo horretatik, master honek ROACeko azterketak gainditu ahal izateko prestakuntza eskaintzen du.