Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kontu Ikuskaritza

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Programa

Metodologia

Aurrez aurreko prestakuntza gelan

Klaseetan ikaslearen parte hartzea, talde-lana eta kontu ikuskaritzako elkarteen munduko errealitate eta arazoetara hurbiltzea sustatzen da. Horretarako, kasu praktiko ugari erabiltzen dira.

Prestakuntza praktikoa enpresan

Aldi horretan, ikasleak praktika egiten du kontu ikuskaritzako enpresa batean, bertako profesional baten ikuskaritza eta gidaritzapean. Ikaslea kontu ikuskaritzako enpresa horretako lan taldeetako batean sartzen da, eta agintzen zaion landa-lana egiten du, batez ere.
 

Masterreko modulu guztiak ebaluatzen dira

  • 1. modulua ebaluatzeko, hiruhilekoan zehar kasu praktiko bat egingo da, eta abenduan, proba bat.
  • 2. modulua Kontabilitateko kasu praktikoen bidez ebaluatuko da.
  • 3. modulua ikasleak praktikak egin dituen enpresako tutoreak ebaluatzen du.
  • 4. modulua (Masterraren Amaierako Lana) tutoreak ebaluatuko du, lana ahoz defendatu ostean.