Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kontu Ikuskaritza

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Lan irteerak

Ikasleen iritziak

Logo de la Universidad de Deusto

Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterra

Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterra nire tranpolinik onena izan da, master horri esker egin ahal izan baititut ikuskaritza esparruko enpresa ezagunenetan lan elkarrizketak.

Praktikak egiteko, ikuskaritzako enpresa onenen prozesuetan hartu nuen parte, eta EY multinazional ezagunak aukeratu ninduen, Bilboko bulegorako. Praktikaldia zoragarria izan zen, erraztasunak besterik ez. Pozgarria, oso. Orain, enpresa berak kontratatu nau, Coruñako ordezkaritzan lan egiteko.

Kontu Ikuskaritzako Masterra ikastaro bikaina da, ongi eraikia, eta oso ongi egituratua. Prestakuntza osoa eta asmo handikoa eskaintzen du, irakasleen kalitate paregabearen bidez lortzen dena. Jarrera proaktiboa erakusten ikasi nuen, taldean lan egiteko teknikak hobetzen, etika, erantzukizuna… horiek guztiak ezinbesteko elementuak dira arrakasta lortzeko. Gaur, nire eguneroko lanean, balio eta jarrera horiek erabiltzen ahalegintzen naiz, erreferentzia moduan.

Masterrak ikuskaritzaren ikuspegi orokorra eskaini zidan eta ikuskatzailearen lanbide gogor eta lehiakorretan bidea irekitzeko beharrezko tresnak eman zizkidan. Gainera, ROAC-Kontu Ikuskatzaileen Erregistro Ofizialerako prestatzen lagundu zidan eta lanean hasten. Zalantzarik gabe, Deusto Business Schooleko Masterra ikuskaritzaren esparruan lan egin nahi duen edonori gomendatuko nioke.

 

Alicia Casal, Assitant EY enpresan (Coruña)

 

Logo de la Universidad de Deusto

Susana de la Fuente

"Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterreko parte hartzaileek ikuskatzaileen lanbidean interes handia azaltzen dute. Eta hori oso aintzat hartzen dugu gure enpresan.

Programak prestakuntza bikaina eskaintzen du, horregatik hartzen ditu Deloittek urtero programako parte hartzaileak praktiketan. Praktikak hautaketa prozesurik onena dira, parte hartzaileak erakuts baitezake gure langileengan bilatzen ditugun gaitasunak badituela (lan egiteko eta azkar ikasteko gaitasuna, motibazio handia, taldean lan egiteko gaitasuna, hazteko eta ardura berriak hartzeko gogoa, etab.)

Master honetako parte hartzaileek lan esperientzia eta hasierako eskoletan ikasitako teoria ematen dizkigute guri. Eta masterrak eskaintzen duen aukera ongi baliatuz gero, normalena izaten da praktikak bukatu bezain laster lan eskaintza paregabea egitea. Ziur naiz parte hartzaile bakoitzaren lan ibilbidea luzea eta ospe handikoa izango dela."

Susana de la Fuente, Giza Baliabideetako gerentea. Deloitte