Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kontu Ikuskaritza

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Praktikak

Praktikak

Bigarren seihilekoan zehar, ikasleek praktika bat egingo dute, Ikuskaritzako enpresa batean. Zinpeko Kontu Ikuskarien Institutuak, eta, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Elkarteak, parte hartzaile guztientzako praktikak kudeatzen ditu, kontabilitateko eta ikuskaritzako gaitasunak praktikak landu ditzaten.

Praktiketako moduluak bi fase ditu:

  • Azaroan eta abenduan, praktiketako programan parte hartzen duten enpresetan ikasleak esleitzeko prozesua egingo da. Esleipena ikasleen hautaketa prozesu baten ondoren egiten da. Prozesu horretan, enpresek ikasleak aukeratzen dituzte, curriculuma eta hautaketa prozesuko elkarrizketak kontuan hartuta.
  • Urtarriletik maiatzera, aukeratuak izan diren enpresetan praktikak egingo dituzte ikasleek, eta junior baten zereginak beteko dituzte ikuskatu beharreko enpresetan lan egingo duten taldeetan.

 
Honako hauek dira praktiken programan laguntzen duten enpresetako batzuk:

Enpresa kolaboratzaileak:

Colaboradores
AUREN GUTIERREZ BUREAU D´AUDITEURS
GRANT THORNTON KPMG
BDO, S.L MAZARS AUDITORES, D.L
CHARMAN AUDITORES, S.A MOORE STEPHENS AMS, S.L
DELOITTE PRICEWATERHOUSECOOPERS AUDITORES, S.L
E&Y, S.L IBERAUDIT
MP4 AUDITORES, S.L AUDINFOR
LKS AUDITORES, S.L  

(Praktikak eskaintzen dituzten enpresen zerrenda ez da zehatza)

"Aurrez aurreko prestakuntzak oinarri teknikoak jartzen ditu eta iraupen luzeko praktikak egiteak ikasleei aukera ematen die ikuskari..."

Marta Alonso

Senior Manager - Mazars Auditores eta Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterreko irakaslea

Logo de la Universidad de Deusto

Marta Alonso

 

"Deusto Business Schooleko Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterrak eskolak eta praktikak eskaintzen ditu, eta Deustuko Unibertsitateak profesionalak prestatzerakoan duen esperientzia eta onespena.

Aurrez aurreko prestakuntzak oinarri teknikoak jartzen ditu eta iraupen luzeko praktikak egiteak ikasleei aukera ematen die ikuskaritza enpresen egunerokotasunean murgiltzeko. Praktikei ikasleei eskuratutako jakite teorikoen ikuspegi praktikoa ematen diete eta beren gaitasunetan segurtasun pertsonala eta lanbidekoa areagotzen laguntzen diete. Gainera, beren lan harremanen agenda sortzen joan daitezke. Praktikek ematen duten esperientzia oso kontuan hartzen da langileak hautatzeko prozesuetan. Halaxe egiten dut nik, bederen, profesional berriak bilatu behar ditudanean."

 

Marta Alonso, Senior Manager - Mazars Auditores eta Kontu Ikuskaritzako Unibertsitate Masterreko irakaslea