Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kontu Ikuskaritza

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Arau akademikoa eta kredituen aitorpena eta transferentzia

Arau akademikoak

Jarraian, Deustuko Unibertsitateko Graduondokoei dagozkien berariazko arau akademikoak aurkituko dituzu.

Graduondokoen arau akademikoak

Master ofizialak arautzeko prozedurei buruzko arau akademikoak

Kredituen transferentzia

Kredituak transferitzeak hauxe esan nahi du: ikasle batek egindako ikasketen agiri akademiko ofizialetan, lehenago Deustuko Unibertsitatean edo beste unibertsitate batean unibertsitateko titulu ofizialik lortu gabe egindako ikasketa ofizialetan lortutako kreditu guztiak jasoko direla.

Kredituak aitortzeak esan nahi du Deustuko Unibertsitateak onartzen dituela ikasleak unibertsitate ikasketa ofizialetan edo ez ofizialetan, bukatutakoetan edo bukatu gabekoetan, Deustuko Unibertsitatean edo beste unibertsitate batzuetan, eta beste goi ikasketa batzuetan lortu dituen kredituak eta Deustun egin nahi dituen ikasketetan kontuan hartuko dituela, dagokion titulua eskuratzeko. Era berean, lan edo lanbide esperientzia ere aitortu ahal izango da kredituen bidez, eta kreditu horiek ere hartuko dira aintzat unibertsitate master titulua lortzeko, baldin eta esperientzia hori behar bezala egiaztatuta badago eta tituluari dagozkion gaitasunekin zerikusia badu.

Ikaslearen ikasketa espedientean agertuko dira titulu hau lortzeko Deustun edo beste unibertsitateren batean egindako ikasketen kreditu guztiak, transferituak, aitortuak eta gaindituak; gainera, adieraziko da zer dagokion kasu bakoitzari, eta Tituluaren Europar Gehigarrian agertuko dira.

Goi mailako ikasketa ofizialetan eskuratutako kredituen aitorpena denean, informazio hau jasoko da: jatorrizko unibertsitatea(k), zein ikasketa ofizialetakoak diren eta ikasketa horiek zein adarretakoak diren, transferitutako edo aitortutako gai eta/edo irakasgaien izena, kreditu kopurua eta ateratako kalifikazioa. Kalifikazio hori kontuan hartuko da, batez besteko nota eskuratzeko.

Ikasketa ofizialengatik aitortutako kredituei dagozkien gaietako kalifikazioa ikasleak aitorpenerako arrazoi diren irakasgai edo gaietan ateratako kalifikazioen batez besteko haztatua izango da, eta haztatzeko kreditu kopurua hartuko da.

Ofizialak ez diren unibertsitateetako ikasketetan edo laneko eta lanbideko esperientziaren bidez eskuratutako kredituen aitorpenen kasuan, espedienteak ez du horien kalifikaziorik jasoko. Horrenbestez, ez dira aintzat hartuko, baremazioa egiteko orduan. Lan edo lanbide esperientzia edo unibertsitateko ikasketa ez ofizialak kontuan hartuta aitortutako kreditu kopurua ezin izango da, oro har, ikasketa plana osatzen duen kreditu kopuruaren % 15 baino handiagoa izan.

Hala ere, ikasleak egingo dituen unibertsitate masterreko ikasketek lehenago egindako ikasketa ez ofizialak ordezkatzen badituzte, kreditu kopuru handiagoa izan daiteke aitortua, beti ere Egiaztapen Txostenean ezarritakoa goitik behera betez. Unibertsitate Masterraren titulu honen ordezko titulu propioan egindako eta gainditutako kredituen aitorpenak horien kalifikazioa jasoko du eta aintzat hartuko dira espedientearen baremazioa egiteko, eta, bertan, egoera hau jasoko da.

Informazio zehatzagorik nahi baduzu, jo esteka honetara:

Kredituen aitorpena eta transferentzia titulazioetan

Masterraren arau espezifikoak

Masterraren araudi espezifikoa