Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Marketin Aurreratua

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Praktikak

Marketin Aurraratuko Unibertsitate Masterra modu ibiltarian emango da Bilboko eta Donostiako campusen artean.
Hurrengo edizioa, 2018/2019 ikasturtea: Bilboko Campusa

Ikasleen iritzia

Logo de la Universidad de Deusto

Haizea Gogenola

"Praktikak orain dela 2 hilabete hasi nituen, Hearst Magazine taldeko Publizitateko Nazioarteko Sailean eta, orain arte, ibilbidea eta ikaskuntza oso positiboak izan dira.

Gure Sailean moda eta dekorazioko Espainiako markekin lan egiten dugu (Tous, Bimba y Lola, Camper, Kettal, Rosa Clará...), atzerrian marka sustatu eta hedatu nahi dutenak, taldeko aldizkari eta onlineko bitartekoen bidez, esate baterako, Elle, Cosmopolitan, Harper's Bazaar...

Nire eguneroko lanean, ez da errutinarik, erronka askori egin behar baitiogu aurre. Alde batetik, etengabe aztertzen dugu atzerrian hazten ari diren Espainiako marken ibilbidea. Neure egitekoa da haiekin harremanetan jartzea, elkarrekin lan egin ahal izateko. Beste aldetik, bezeroentzako proposamenak eta aurrekontuak prestatu behar ditugu.

Esate baterako, bezero batek hainbat herrialdetan publizitate kanpaina bat egin nahi baduzu, gu herrialde horietan argitaratzen diren taldeko enpresekin harremanetan jarriko gara eta aurrekontua eskatuko diegu. Horrela, proposamen orokorra prestatuko dugu, bezeroaren eskakizunak betetzeko. Bezeroak proposamena egoki ikusten badu, hurrengo pausoa hasiko da. Aldizkariak argitaratzen direnean, bulegora bidaltzen dizkigute, eta guk bezeroari erakusten diogu lana ongi atera dela.

Kaos uneak ere baditugu, esate baterako, bezeroak zerbait berehala behar duenean eta beste herrialdeetako ordu aldaketa kontuan hartu behar dugunean, edo tarifak eta prezioak negoziatu behar ditugunean. Baina atzean talde ona baduzu, azkenean, dena ongi ateratzen da.

Horregatik, praktika osoak direla uste dut. Nire ondorioa? Ikasteko aukera pila bat!

- Lehenengo, MUMAn ikasitakoa erabiltzeko aukera.
- Modako eta dekorazioko publizitatearen esparruan negoziatzen eta saltzen erakusten ari dira.
- Taldean lan egiten ikasten ari naiz.
- Eta lana ingelesez egiten dut, munduko herrialde askorekin harremanetan jarri behar baitut.

Oso pozik nago!"

Haizea Gogenola, Praktikak Hearst Magazinen

 

Logo de la Universidad de Deusto

Adolfo Ruiz

"Adolfo Ruiz naiz, 22 urte ditut eta International Managementeko graduduna naiz Nafarroako Unibertsitatean. Neure ikasketa eta lanbide ibilbidea nazioarteko esparrura bideratzea izan da beti nire nahia. Deustuko Unibertsitateko MUMAn hasi nintzen marketinaren alorrean gehiago sakontzeko eta praktikak Espainiatik kanpora egiteko, erronka handia, zalantzarik gabe.

Hainbat sektoretako enpresa askotako hautaketa prozesuak egin ditut, oso luzeak batzuk: ziurtasun eza, etsipena, ilusioak, telefono bidezko eta aurrez aurreko elkarrizketak, talde dinamikak, assessment centerrak... Azkenean, Near Patient Testing Uniteko taldeko hainbat pertsonarekin telefono bidezko hiru elkarrizketa egin ondoren, Novartisek aukera eskaini dit urte betez Basileako egoitza nagusian, Suitzan, lan egiteko.

Novartiseko praktiketan, marketinaren alorreko eta beste sail batzuetako egitekoak eramango ditut aurrera. Besteak beste, Excelen datu baseak aztertu eta interpretatuko ditut, merkatu ikerketa kuantitatiboak eta kualitatiboak egin, azterketaren emaitzak Power Point bidez erakutsi, eta bilerak antolatu.

Beti esan ohi dut, eta masterreko nire ikaskideek badakite nire ohiko esaldietako bat dela, praktikei dagokienez: “Maila gorenera iristea desio behar duzu, nahi duzun horrekin amets egin, antolatuta, ahaleginduta eta tinko lan eginda lortu ahal izateko”. Funtsezkoa da norberaren bikaintasuna bilatzea eta zu baino pertsona hobeez inguratzea. MUMAk hori guztia ematen dizu. Nik lortu dut nahi nuena. Eta zuk, lortu nahi duzu?"

Adolfo Ruiz, Praktikak Novartisen (Suitza)