Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Marketin Aurreratua

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Lan irteerak

Marketin Aurraratuko Unibertsitate Masterra modu ibiltarian emango da Bilboko eta Donostiako campusen artean.
Hurrengo edizioa, 2018/2019 ikasturtea: Bilboko Campusa

Ikasleen iritzia

Logo de la Universidad de Deusto

Oihana Castro

"MUMA egiteko arrazoietako bat izan zen enpresa mota askotan lan egiteko aukera: kontsumo handiko sektorean, kiroletakoan, automobilenean, oihalgintzan, etab.

MUMA programak askotariko metodologiak erabiltzen ditu marketinaren esparruko ikaskuntza osoa izan dadin eta masterra egiten duen orok edozein sektoretan egin dezan aurrera, norberak gustuko duenaren arabera.

Gainera, programak berak atzerrian praktikak egiteko aukera eskaintzen du, eta hori abantaila handia da.

Nik praktikak Europako elektrizitate talde handienetako batean egingo ditut, EDP-Energía de Portugal taldean, marketineko arloan. Publizitate kanpainen sormena aztertu beharko dut, bezeroaren leialtasuna lortzeko programak kudeatu, enpresarako eta sailerako barne aurkezpenak egin, etab.

Praktikak bilatzeko moduari dagokionez, Lan Irteeren Sailak egunero igotzen ditu plataforma batera iristen zaizkion praktikak eta, horrela, MUMAko ikasleak izena eman dezake interesatzen zaizkion praktiketan. Kasurik gehienetan, nazioko eta nazioarteko enpresa ezagunek eskaintzen dituzte praktikak, hainbat sektoretan. Horregatik, ikasleak gustuko duen hartan eman dezake izena.

Praktikak lortzeko prozesuari dagokionez, elkarrizketa bat egin nuen B2C Marketineko arduradunekin. Praktikak enpresa horretan zergatik egin nahi nituen galdetu zidaten, eta eskatzen nuen lanpostuaren egitekoak xehetasun gehiagoz azaldu zizkidaten."

Oihana Castro, 2015 promozioa

 

 

Logo de la Universidad de Deusto

Frederik Obelitz

“Marketin Aurreratuko Masterra egiteko arrazoi nagusia marketineko arloan aditua bihurtzeko eskaintzen duen aukera da, teknologia berriak, tresna digitalak eta enpresen eta erabiltzaileen arteko komunikazioa landuta.

Gainera, programak praktikak atzerrian egiteko aukera eskaintzen dit, beraz, konbinazio paregabea da. Marketin Aurreratuko Masterra egiten ari naizela, ziur naiz erabaki egokia hartu nuela. Gogo handia dut jakiteko noraino irits naitekeen Deustuko Unibertsitatean jasotako prestakuntzari esker."

Frederik Obelitz, 2014 promozioa

 

 

Logo de la Universidad de Deusto

Iñigo Arraiza

"MUMA master dinamikoa da, harekiko lotura izugarria sortzen dizu eta full time bizitzera eramaten zaitu. Beraz, ordutegiei buruz hitz egiteak ez du zentzu handirik. Unibertsitatean, lagunekin kalean zoazela, telebistaren aurrean, zineman… toki guztietan azaltzen zaizkizu prestakuntza prozesu horri lotutako ideiak eta erreferentziak. Esperientzia trinkoa eta aberasgarria da. Egun guztiak dira desberdinak. Eskolak Deustuko Unibertsitateko irakasleek zein marketinaren arloko profesional laguntzaileek ematen dituzte. Beraz, ikasleei aukera ematen zaigu bezeroak, merkatuak eta joerak hobeto ezagutu eta ulertzeko.

Orokorrean, eskolak arratsaldez izaten dira, irakasgai bat eguneko. Baina, batzuetan, inguruko enpresetara bisitak egiten dira, ikasitakoa praktikara eramateko eta ikaslea lan mundura hurbiltzeko.

Metodologiari dagokionez, irakasgai guztietan antzekoa izan ohi da: banakako irakurketak, kasu errealak aztertzea eta ebaztea, eztabaidak ikasgelan, banakako lanak eta, batez ere, taldean lantzeko proiektuak. Taldean landutako proiektu horiei denbora eskaini behar zaie eta ikaskuntzaren eragile nagusiak dira.

Ikasturtean zehar, aukera izan dugu bezeroarentzako balioa sortzeko modu berriak probatzeko, proposamenak aurkezteko, berritzeko…, baina MUMAren alderdiren bat azpimarratzekotan, gehien gustatu zaidana izan da askotariko jatorriko, profiletako eta prestakuntzako ikaskideekin ikastea eta lan egitea.

Masterra oso erabilgarria izan zait marketineko kontzeptu asko barneratzeko eta ezagutzen ez nituen alderdiak ikusteko.

Nire ustez, aukera bikaina da mundu honekiko edo enpresarekiko zaletasuna duen edonorentzat, bai gradudun berria izanda eta bai, lanean arituta, prestakuntza osatu nahi bada."

Iñigo Arraiza, 2015 promozioa

 

 

Logo de la Universidad de Deusto

Rong Chen

"Neure herrialdeko unibertsitatean gradua eskuratu ondoren, joint-venture batean hasi nintzen lanean, Marketineko eta Salmentetako sailean. Asko gustatu zitzaidan egindako lana, esperientzia handia eskuratu nuen. Horregatik, atzerrira ateratzea erabaki nuen, marketineko masterren bat egitera.

Oso erakargarria iruditu zitzaidan DBSren MUMA. Ikasketa plana oso interesgarria iruditu zitzaidan. Gainera, irakasle gehienak enpresetatik datoz eta Marketineko alorrean lan egiten dute urte askoan. Eskolak bi hizkuntzetan eskaintzen dira, ingelesez eta gaztelaniaz. Horrela, bi hizkuntzak erabili eta hobetzeko aukera dago. Gainera, enpresetan praktikak egingo ditugu 6 hilabetez."

Rong Chen, 2014 promozioa

 

 

Logo de la Universidad de Deusto

Gian Luca Senes

“Marketina beti gustatu izan zait, sektore asko eta askotara moldatzeko eta egokitzeko aukera eskaintzen baitu. Kontsumo handia, kirolak, turismoa, international trading, zerbitzu publikoak edo pribatuak, politika, hezkuntza… lan irteera horiek eta gehiago eskaintzen ditu MUMAk.

Enpresa handi bateko Enpresen Gizarte Erantzukizuneko Sailean praktikak egin nahian nabil. Neure esperientziaz bestelako sektore batean sartzea esan nahiko luke horrek. Arrakasta pertsonala eta profesionala izango litzateke, zalantzarik gabe. Gainera, Deusto Business Schooleko Lan Irteeren Sailak eta irakasleek asko lagundu didate. Estrategia, dinamismoa, arrisku neurtua eta berrikuntza gustuko badituzue, segur aski Marketinean aurkituko duzue etorkizuna.”

Gian Luca Senes, 2014 promozioa

 

Logo de la Universidad de Deusto

Roberto Ortega

"Eskolak bereziak dira, oso dinamikoak. Gainera, irakaslearen eta ikaslearen arteko harremana berdinen artekoa da. Eskoletan etengabe ikasten eta eztabaidatzen dugu. Egia da teoria eta lan asko ere badela, baina zati praktikoa ugaria da, eta dibertigarria eta didaktikoa. Eskolan arreta jartzea ezinbestekoa da, saio bakoitzean gai asko lantzen baitira, eta full time Masterra baita, lan eta denbora asko eskatzen duena.

Taldeko harremanari dagokionez, oso ona da, konfiantza eta adiskidetasuna da nagusi, eta oso hurbileko giroa sortzen da."

Roberto Ortega, 2014 promozioa