Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Marketin Aurreratua

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Masterraen zuzendaritza eta irakasleak

Marketin Aurraratuko Unibertsitate Masterra modu ibiltarian emango da Bilboko eta Donostiako campusen artean.
Hurrengo edizioa, 2018/2019 ikasturtea: Bilboko Campusa

Masterraren Zuzendaritza

Logo de la Universidad de Deusto

María García Feijóo

“Lerro hauek irakurtzen ari bazara, ongi hasi gara. Marketina gustatzen zaizu eta arlo horretan zure prestakuntza sakontzeko interesa eta motibazioa ditugu. Zure ilusioaren mailan egon nahi dugu.
Deusto Business Schoolen Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra (MUMA) eskaintzen dizugu, Donostiako campusean eta Bilboko campusean.

Pertsona gazteei zuzendu nahi diegu master hau, gradudun edo lizentziadun berriei, marketinaren esparruan lan esperientzia txikia dutenei (edo inolako esperientziarik ez dutenei). MUMA unibertsitateko master ofiziala da, 60 ECTS ditu eta full time egitekoa da, alegia, parte hartzaileen dedikazio esklusiboa eskatzen du. Prestakuntza prozesu zorrotza, eskakizun eta kalitate handikoa da, eta Deustuko irakaskuntza-ikaskuntza eredua du oinarri.

MUMAn parte hartzen dugun irakasle eta enpresako profesionalek ongi barneratuta dugu zein den gure helburu nagusia: zure enplegagarritasuna, alegia, marketinaren eta salmenten arloan laneratzeko prestatzea eta heztea.

Denborak aldatu egin dira, eta, horren ondorioz, baita teknika, kontsumitzaileak, merkatuak, balioak, komunikatzeko modua eta abar ere. Gero eta ingurune konplexuagoetan hartu behar dira erabakiak. Marketina ere etengabe aldatzen ari da. Horregatik guztiagatik, MUMAn nahi dugu marketin alorrean “gauzak gaur nola dauden” eta, gure ustez, nola doazen jakitea.
Gaur egun, enpresen kudeaketak konpromiso maila handiagoa eskatzen du, enpresa jardueren ekonomia, gizarte eta ingurumeneko eragina zaintzea ezinbestekoa baita. Informazioaren teknologia berriek eta plataforma digitalek berrikuntzarako bideak ireki dituzte, eta, era berean, negozioak garatzeko modu berriak ere badira.

Deusto Business Schoolen marketina nola ulertzen dugun sakonetik ezagutzea nahi dugu. Izan ere, “gauzak aldatu badira ere”, guretzat ez da aldatu garrantzitsuena zer den: marketinak bezeroarentzat asebetetzea eta balioa ekarri behar ditu eta enpresarentzat, berriz, errentagarritasuna, baina, beti ere, zintzotasunez, erantzukizunez eta begirunez. Baina horrek ezer gutxi balio izango luke gure jarduerak, orokorrean hartuta, eragin positiborik izango ez balu gizartean, oro har, eta pertsonen bizitza kalitatean.
Gu ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu eta, gurekin batera, marketinaz gozatzera, zure lan etorkizuna eraikitzen duzun bitartean. Ilusioz egongo gara zure zain, gure onena emateko prest.”
 
María García Feijóo, Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterraren Zuzendaria

"MUMAn nahi dugu marketin alorrean “gauzak gaur nola dauden” eta, gure ustez, nola doazen jakitea"

Iñaki García Arrizabalaga

Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterraren Zuzendaria

Iñaki García Arrizabalaga, Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterraren Zuzendaria

Oharra:
Marketin Aurraratuko Unibertsitate Masterra modu ibiltarian emango da Bilboko eta Donostiako campusen artean.
Hurrengo edizioa, 2017/2018 ikasturtea: Donostiako campusa

Masterraren idazkaritza

t
Donostiako Campusa - Hurrengo edizioa 2017/18 ikasturtea

Idoia Retegi
Email: muma.donostia@deusto.es
Tel: +34 943 297 326
Bilboko Campusa - 2016/17 edizioa

Lorena Fernández
Email: muma.bilbao@deusto.es
Tel, +34 944 139 436