Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Marketin Aurreratua

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Norentzat da?

Marketin Aurraratuko Unibertsitate Masterra modu ibiltarian emango da Bilboko eta Donostiako campusen artean.
Hurrengo edizioa, 2018/2019 ikasturtea: Bilboko Campusa

Ikasleen iritzia

Logo de la Universidad de Deusto

Juan Luis Quezada

"MUMA egiteko arrazoi nagusia izan zen etorkizunean egin nahiko nukeen zerbaitetan espezializatzea. Gaur egun, etengabe ari dira aldaketak gertatzen komunikazioan eta marketineko estrategietan. Horregatik erabaki nuen Marketin Aurreratuko masterra egitea. Masterrak ateak irekiko dizkit bezeroengana iristeko modu berriak lantzen ari diren edo lantzen hasi beharko duten enpresetan.

Deustuko Unibertsitatea aukeratu nuen, neure herrialdean ez baitugu marketin alorreko hain master ezagun eta kalitatezkorik. Horregatik pentsatu nuen masterra atzerrian egitea. Unibertsitatearen ospeak, ikasketa planak eta kalitate/prezio aldagaiak eragin zuten unibertsitate honetako MUMA aukeratzea.

Nire ustez, Masterrari elementu askok ematen diote balio erantsia: ikasketa plan osoa, irakasle espezializatuak eta irakasgaiko gaietan adituak, eskola batzuk gaztelaniaz izatea eta beste batzuk ingelesez, eta trukerako aukera beste herrialde batzuetan eskoletara joateko eta praktikak egiteko.

Niretzat oso garrantzitsua da mundu osoan ezagunak diren enpresetan praktikak egiteko aukera edukitzea, gehiago ikasteko eta eskolan ikusitako guztia praktikara eramateko. Horrela, etorkizunerako esperientzia eskuratu ahal izango dut. Masterrean ikasitako jakite eta tresna guztiak erabili nahiko nituzke enpresetan, teknologia berriez baliatuz eta marketineko eta komunikazioko aldaketak kontuan hartuta." 

Juan Luis Quezada, 2015 promozioa

 

 

Logo de la Universidad de Deusto

Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra

 

MUMAk hainbat metodologia konbinatzen ditu eta horrek ikasleari aukera ematen dio ikaskuntzan sakontzeko, bai kontzeptuen ikuspegitik eta bai esperientziarenetik.

 

Astero egiten ditugu lanak, batez ere taldean, baina banakakoak ere baditugu. Lanek aukera ematen digute eskolan ikasitako kontzeptuak praktikara eramateko, beste profil batzuetako ikasleekin batera. Zalantzarik gabe, lan egiteko modu horrek nire ikaskuntza prozesua aberasten du.

Landutako kasu gehienak eskolan aurkezten ditugu. Horrela, aurkezpenak egiteko esperientzia lortzen dugu eta argi adierazten eta denbora kudeatzen ikasten dugu. Aurkezpen horiei esker, gainerako ikaskideek egindako lanetatik ikasten dugu, eta hori balio handikoa da, zureaz bestelako ikuspegiak landu dituztelako.

Inguruko enpresetara egindako bisitak ere oso interesgarriak dira: enpresek barruan nola egiten duten lan ikusi ahal izan dugu, bereziki marketinaren alderdi batzuetan. Bisiten ondoren egiten ditugun kasu azterketek enpresen benetako beharrei erantzutea dute helburu, eta horrek motibatu egiten gaitu benetan baliozkoak izango diren proposamenak egiteko.

Eskoletako metodologiak ikaslearen parte hartzea sustatzen du. Giro dinamikoa sortzen da ikasgelan eta irakasleek etengabe erabiltzen dituzte ikus-entzunezko elementuak, ikaskuntzari laguntzeko.

Azken batean, metodologiak teoria eta praktika elkartzen ditu eta horrek marketinaren esparruko kontzeptuak hobeto barneratzen laguntzen du

 

Itziar Durañona, MUMA

 

 

Logo de la Universidad de Deusto

Iosu Arriola

"Hasteko, azpimarratu nahiko nuke unibertsitate master honetako esperientziak zerikusi gutxi duela graduarekin. Programa hasterako, ikasleak helduak dira eta horrek oso bestelako esperientzia ahalbidetzen du: taldean lan asko egiten ditugu eta eztabaidarako tarte handia dago masterra osatzen duten irakasgaietan.

MUMAren egunerokoak lan handia eskatzen digu, unibertsitateko master hau osatzen dugun diziplina askotako taldeetako bakoitzak dagozkion lanak egiteko.

Etengabeko lan horren eraginez, MUMA egiten ari garen bitartean ordu asko igarotzen ditugu unibertsitatean. DBSko eraikineko instalazio eroso eta osoei esker, eramangarriagoa da hori. Gainera, ikaskideekin harremanak sendotzeko balio du.

Eskola teorikoak saihestezinak badira ere, irakasleen artean marketinaren esparruko profesional ezagunak daudenez, kasu praktikoak oso errealistak izaten dira. Une batzuetan, munduko enpresa onenetako batzuetako marketin sailetan bizi den lan giroa bizi dugu guk ere.

Jakintza iturri nagusietako bat, zalantzarik gabe, ikaskideak dira. Marketinari lotutako hainbat diziplinatan gradudunak, nazioartekoak, eta lan talde txikietan antolatuak, ariketetako bakoitzean beste sektore eta kultura batzuetatik ikasteko aukera paregabea eskaintzen dizute.

MUMAk irakasgaien bidez jakite teorikoak zabaltzeko aukera ematen dizu, baina, aldi berean, marketineko profesionalaren egunez eguneko lanera era hurbiltzen zaitu. Zalantzarik gabe, zikloa amaituta eta praktikak egiteari begira, prest ikusten dugu gure burua lan merkatuan hasteko, lehiakor".

Iosu Arriola, 2015 promozioa

 

 

Logo de la Universidad de Deusto

Gabriele Gurrutxaga

“MUMAko eskolak arratsaldez izaten dira; goizak lanak egiteko aprobetxatzen ditugu, banaka edo taldean. Lanerako gelak erabil ditzakegu Masterreko eskolak ditugun eraikinean bertan. Haietan, taldean bildu eta arratsaldeko eskoletarako gaiak prestatzen ditugu.

Zenbaitetan, goizez, bertako enpresak ikustera joaten gara, gero, eskolan, kasu errealak landu ahal izateko. Eskolak oso dinamikoak dira. Horregatik, jendeak asko hartzen du parte, eta ikaskuntza azkarragoa da. Irakasleek programako parte hartzaile guztiak ezagutzen dituzte, eta banakako arreta eskaintzen digute. Gainera, ikaskideekin harremana bikaina da.”

Gabriele Gurrutxaga, 2014 promozioa

 

 

Logo de la Universidad de Deusto

Luis Martínez

"MUMAren ezaugarrien artean, azpimarratzekoa da ikuspegi praktikoa. Eginez ikasten da. Horregatik, irakasgai guztietan, talde lanak dira metodologiaren oinarria. Lanak ahalik eta errealistenak izatea dute helburu; horregatik, aukera izan dugu zenbait enpresatako arduradunekin harremanetan jarri eta bilerak edukitzeko, informazioa bildu eta eskolan landutako jakiteak beren erakundeetan aplikatzeko. Lan egiteko modu hori oso aberasgarria da, ohiko lan akademikoetatik atera eta benetako egoeretan jartzen baikaituzte.

Oso interesgarriak dira, halaber, irakasleek enpresetara antolatzen dituzten bisitak: goizez edo egun osoa hartuta, Fakultatean egon beharrean, enpresetara joaten gara eta nola lan egiten duten erakusten digute, bai orokorrean eta bai marketinaren ikuspegitik. Ondoren, instalazioak bisitatu eta guk lantzeko kasu praktiko bat aurkezten digute. Ia gehienetan, taldeko lan eta kasu praktiko hauek ikasgelan aurkezten ditugu, eta irakasleen eta ikaskideen iritzia jasotzen dugu, oso baliagarria hobetzeko.

Irakasgai batzuetan, banakako lanak ere egiten ditugu, jakiteak sendotzeko. Horren guztiaren euskarri, aurrez aurreko saioak ditugu. Saio horietan gaiak oso modu dinamikoan azaltzen dizkigute, adibide ugariz lagunduta, eta ikasleen parte hartzearekin aberastuta. Gainera, borondatezko bibliografia ere eskaintzen digute, gai jakinen batean sakondu nahi badugu.

Azken batean, masterrak aukera eman dit marketinaren arloko nire jakiteak zabaltzeko eta neure lan ibilbidean funtsezkoak izango diren gaitasunak, esate baterako, talde lana eta denboraren kudeaketa, garatzen jarraitzeko."

Luis Martínez, 2015 promozioa

 

Logo de la Universidad de Deusto

Bárbara Jarrín

"Nire interes eta motibazio sakonenak marketinaren prozesu formal eta ezagunak baino urrunago doaz. Izan ere, erakundeetan mezu zabalagoa identifikatu, transmititu eta bizi nahiko nuke, balioa sortzeko prozesu iraunkorra ahalbidetuko lukeena, gizarte eta kontsumitzaileen eskakizun berriei erantzuteko, eragile horien helburu bakarra ez baita erakundeek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuekin beren beharrak eta igurikimenak betetzea, baizik eta balio sistema eta erakundearen jarduerak guztiongan duen eragina ere aintzat hartzea.

Deustuko Unibertsitatean Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra egiteak karreran eskuratutako jakiteei eta nire lan esperientziari balioa erantsi die, programak marketina gizarte ongizatea eta jasangarritasuna sustatzen dituen jarduera zintzo, errespetuzko eta arduratsutzat hartzen baitu. Gainera, teknologia berriez baliatzea proposatzen du, marketina ulertzeko eta erabiltzeko. Ikuspegi horrek are interesgarriago egiten du masterra eta guztiz bat dator arrastoa uzteko nire asmoekin. Deustuk laguntzen digu Marketinaren kudeaketaren ohiko ikuspegiak zabalduko dituzten paradigma berriak proposatzeko prozesuaren protagonistak izaten.

Oso aberasgarriak iruditu zaizkit ikaskideen askotariko lanbide eta jatorriek ematen dioten nazioarteko kutsua, elementu teknikoen eta gizatiarren arteko oreka bilatzen duen edukia, eta irakasleen profesionaltasuna eta sentiberatasuna.

Aparteko aipamena merezi dute bi campusen kokapenak eskaintzen duen abegikortasunak eta bizitza kalitateak."

Bárbara Jarrín, 2015 promozioa