Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Marketin Aurreratua

Bilboko campusa | Unibertsitate masterrak

Marketina gaur

Ezagutu itzazu marketin munduko azkenengo joerak sektoreko profesionalen eskutik

video

Logo de la Universidad de Deusto

Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra

 

MUMAk hainbat metodologia konbinatzen ditu eta horrek ikasleari aukera ematen dio ikaskuntzan sakontzeko, bai kontzeptuen ikuspegitik eta bai esperientziarenetik.

 

Astero egiten ditugu lanak, batez ere taldean, baina banakakoak ere baditugu. Lanek aukera ematen digute eskolan ikasitako kontzeptuak praktikara eramateko, beste profil batzuetako ikasleekin batera. Zalantzarik gabe, lan egiteko modu horrek nire ikaskuntza prozesua aberasten du.

Landutako kasu gehienak eskolan aurkezten ditugu. Horrela, aurkezpenak egiteko esperientzia lortzen dugu eta argi adierazten eta denbora kudeatzen ikasten dugu. Aurkezpen horiei esker, gainerako ikaskideek egindako lanetatik ikasten dugu, eta hori balio handikoa da, zureaz bestelako ikuspegiak landu dituztelako.

Inguruko enpresetara egindako bisitak ere oso interesgarriak dira: enpresek barruan nola egiten duten lan ikusi ahal izan dugu, bereziki marketinaren alderdi batzuetan. Bisiten ondoren egiten ditugun kasu azterketek enpresen benetako beharrei erantzutea dute helburu, eta horrek motibatu egiten gaitu benetan baliozkoak izango diren proposamenak egiteko.

Eskoletako metodologiak ikaslearen parte hartzea sustatzen du. Giro dinamikoa sortzen da ikasgelan eta irakasleek etengabe erabiltzen dituzte ikus-entzunezko elementuak, ikaskuntzari laguntzeko.

Azken batean, metodologiak teoria eta praktika elkartzen ditu eta horrek marketinaren esparruko kontzeptuak hobeto barneratzen laguntzen du

 

Itziar Durañona, MUMA