Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

PDG - Zuzendaritza Orokorreko Programa

Bilboko campusa | Executive education

Aurkezpena

Zuzendaritza Orokorreko Programaren helburua da XXI. mendeko zuzendarien kezkei erantzutea, zuzendari horiek erabakiak ingurune global eta aldakorretan hartu behar dituztela eta enpresaren ikuspegi humanistarekin konpromiso sendoa dutela kontuan hartuta.

Programak parte hartzaileei bi lan esparru handi proposatzen dizkie: lehenengo, enpresen zuzendaritzako jakiteak berrikustea eta eguneratzea; bigarren, norberaren gaitasunak eta trebetasunak garatzeko prozesua. Bi osagai horiek ahalbidetuko diete beren erakundeetan eragiteko ahalmena areagotzea.

Prozesu horren guztiaren funtsezko zatia da taldea bera. Izan ere, taldea da ikaskuntza komunitate berri baten abiapuntua. Komunitate horretan, parte hartzaile bakoitzak bere esperientziak partekatu eta alderatzeko aukera izango du, bai ikaskideekin eta bai saioetako bakoitzeko irakasleekin.

Programaren agendari eta zuzendariaren banakako lan zamari esker, programa bateragarria da bizitza profesionalarekin eta pertsonalarekin.