Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

In Company

Bilboko campusa, Donostiako campusa, Sede Madrid | Executive education

Neurrirako Irtenbidea

Deusto Business Schooleko In Company programak managementaren gaur egungo joerekin lerrokatuta dauden jakiteak eskaintzeko diseinatuta daude: lidergoa, berrikuntza eta barne ekintzailetza, eta estrategia digitala. Tresna horiek zuzendariei aukera ematen diete beren zereginak eraginkortasun handiagoz garatzeko, beren potentzial eta talentu guztiaz baliatuta.

Programa bat diseinatzea

Gure lan metodologiaren ezaugarri da programak “elkarrekin sortzea”, guregana hurbiltzen diren enpresekin elkarlanean, geure bezeroen behar eta interes berezietara egokitutako irtenbide eraginkorrak aurkitzeko.

Lortu nahi ditugun helburuen arabera, programek askotariko metodologiak erabiltzen dituzte, "management"aren arlo guztietan eta sektore guztietan.
 

Malgutasuna

Neurrira prestatutako programa bat etengabe ari da bilakatzen, helburuak lortzen direla bermatu behar du eta, horretarako, sakon aztertzen ditugu bai enpresa inguratzen duten egoerak eta bai ikasgelan ditugun parte hartzaileen ezaugarriak. Horrela, edukiak eta metodologiak doitzen ditugu, prestakuntza guztiz eraginkorra izan dadin.

Programa abian jarri ondoren, prestakuntzaren etengabeko jarraipena egiten dugu: erabilitako edukiak eta metodologia, ikasgelako irakaskuntza, parte hartzaileen erantzuna, eta antolaketa.

Edukia eta metodologia

Geure programen edukiak geure bezeroek eskatutakoaren araberakoak dira. Bezero bakoitzarekin aztertzen ditugu bere behar berezietara ongien doitzen diren edukiak. Xehetasun guztiak zaintzen ditugu, enpresaren sektorean, prestakuntza jasoko duten profilak eta zehaztu ditugun helburuak eta jomugak kontuan hartuta. Hori guztia, lanpostura ahalik eta transferentziarik handiena eginez eta negozioarekin lotura bilatuz.

Gure ikasgeletan aritzen diren zuzendarien prestakuntza etorri eta entzuteko saio hutsa baino gehiago izatea nahi dugu. Urrunago joan nahi dugu, saio oso praktikoak eskaintzen ditugu, partaidetzazkoak, eta parte hartzaileari bere egunerokoan aplikatzeko errazak izango zaizkionak. Metodologia berritzaileak eta bikaintasun pedagogikoa erabiltzen ditugu.
 

Formatuak

Programa bakoitza bezero bakoitzaren behar berezietara egokitzen da. Horrenbestez, geure programak hainbat formatutan eta tokitan eskain daitezke:

  • aurrez aurrekoa, bezeroaren egoitzan
  • aurrez aurrekoa, DBSko instalazioetan
  • blended
  • onlinekoa
  • askotariko erritmoetan

 

Deustuko titulazioak

Deusto Business Schoolen eskaintzen diren programa guztietan, bai irekietan eta bai neurrirakoetan, Deusto Business Schoolen bertaratze eta parte-hartze ziurtagiria ematen da.

Iraupenaren eta Unibertsitateak zehaztutako baldintzen arabera, titulazio batzuek Deustuko Unibertsitateko berezko titulu bat lortzea dakarte, esate baterako, Aditua, Espezialista edo Masterra.
 

Business Project

Programaren amaierako proiektua egiteak (‘business project’) aukera ematen dio

  • parte hartzaileari, moduluetan eskaintzen diren kontzeptuak praktikara eramateko.
  • enpresari, parte hartzaile bakoitzarentzat prestakuntzan egin duen inbertsioaren eta aprobetxamenduaren itzulkina neurtzeko.

Gainera, proiektuetan lantzen diren gaiek enpresari aukera ematen diote beren lantaldeetan lantzen ari diren arazoei irtenbideak emateko edo ideia berriak sortzeko.

Proiektuak prestakuntza programan zehar egiten dira, eta talde lanean egitea gomendatzen da. Taldeak eta gaiak enpresaren zuzendaritzak aukeratzea gomendatzen da. Izan ere:

  • Heterogeneotasun eta edukien eta iritzien aberastasun handiagoa lortzen da proiektuko kideentzat.
  • Enpresa bereko pertsonen arteko networka sustatzen da, egunerokoan elkarrekin harreman handirik ez badute ere.