Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko azaroak 05Bilboko Campusa

Antonio Aranzabal Fundazioa eta Deusto Business School: 20 urte familia enpresaren sustapenean

Antonio Aranzabal Fundazioak 2020ko “Antonio Aranzabal saria” eman dio gaur osteguna, azaroak 5, Aranzabalen familiari. Sariarekin, Fundazioak familia honen ibilbidea aitortu nahi izan du, hainbat enpresa proiektu lehiakor izatea eta sendotzea lortu baitu, horietako bat 130 urte baino gehiagokoa, enpresen gizarte erantzukizuna eta hainbat elkartek eta gobernuz kanpoko erakundek sustatzen dituzten tokiko eta nazioarteko proiektuekiko konpromisoa ahantzi gabe. Saria emateko ekitaldia Familia Enpresaren XX. Jardunaldian egin da, Donostiako campuseko Deusto Business Schoolek, Antonio Aranzábal Fundazioarekin batera, 2000tik antolatzen duen ekitaldi batean. Aurtengo edizioa berezia izan da, 20. urteurrenekoa baita. “Ekintzailetza familia enpresan” gaiaren inguruan, hainbat profesionalek beren esperientzia eta ikuspegia azaldu dute: Javier Roquero (Salto Systems-eko zuzendari nagusia), Xabier de la Maza (“The Loaf”-eko sortzailea eta zuzendari nagusia) eta Pilar Martínez Cosentino (Cosentinoko Estrategia zuzendaria).

Dagoeneko hamasei ediziotan eman da gaur Aranzabalen familiak jaso duen XVII. Antonio Aranzabal saria. Aurreko edizioetako irabazleak hauek izan ziren: Ángel Iglesias (Ángel Iglesias, S.A. – Ikusi) eta Ignacio Garmendia (Construcciones Electromecánicas LETAG); Juan Celaya (Cegasa, Tuboplast eta Hidronor); Miguel Odriozola (Industrias Lagun-Artea); Gasteluiturri-Salterain familia (Fundiciones Garbi); Patricio Echeverria (Corporación Patricio Echeverria); Juan Jesús Santa Cruz (Grupo Calcinor); Unai de Arteche (Grupo Arteche); Teodoro Alcorta (Alcorta Forging Group); Javier Ormazabal (Grupo Ormazabal); eta, azkenik, Luis María Cañada Vicinay (Cadenas Vicinay), Javier Altuna (Ogiberri), Pasaban familia (Pasaban), Reiner familia (Reiner), Llordés familia (Grupo Salva), Garay familia (Hijos de Juan de Garay) eta, azkenik, Garate-Unceta familiak.

Antonio Aranzabal Fundazioa eta Deusto Business School

Antonio Aranzabal Fundazioa Antonio Aranzabalek sortu zuen, 1998an, enpresaburuen garapena sustatzeko eta bultzatzeko. Helburu hori lortzeko, Fundazioak urteko laguntzak ematen ditu prestakuntzarako, ikasketa bekak, sariak eta bestelako pizgarriak, ekintzaileei laguntzeko eta haien ekarpena aitortzeko, garaiz identifikatuz, beren prestakuntzan lagunduz, eta, azkenik, eta beren ibilbidearen arabera, enpresaburu gisa izan dituzten lorpenak aitortuz.

Fundazioak asmo handiko lankidetza programak ditu bi unibertsitaterekin: Deustuko Unibertsitatearekin, Familia Enpresaren Katedraren bidez, eta Nafarroako Unibertsitatearekin, Ingeniaritza Termiko eta Jariakinen Katedraren bidez. Era berean, Zarauzko La Salle Ikastetxearekin ere badu harremana, ikasteko bekak ematen baititu eta ikasketetan gehien saiatzen diren ikasleei aitorpena egiten. Azkenik, Novia Salcedo Fundazioarekin ere lan egiten du, Pegasus proiektua babesten, gazteen enpleguari laguntzeko, 2013an abian jarri zenetik.

Antonio Aranzabal Fundazioaren eta Deustuko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen arteko lankidetzak aurten 20 urte bete ditu. Lankidetza horri esker, familia enpresaren arloko hainbat ekimen bultzatzen dira, bi erakundeen arteko Familia Enpresaren Katedraren bidez.