Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko martxoak 26Bilboko Campusa

Deusto Business School Healthek Espainia osoko 60 psikiatra baino gehiago trebatu ditu osasun mentaleko berrikuntzan

Deusto Business School Health Deustuko Unibertsitateko negozio eskolako osasun unitateak, Janssenekin lankidetzan, bere esperientzia bateratu du osasun mentaleko profesionalei zuzendutako berrikuntza klinikoko eta kudeaketako prestakuntza programa bat garatzeko. "Berrikuntza osasun mentalean: klinikatik harago" izeneko programa da eta online formatuan garatzen da.

Roberto Nuño DBS Healtheko zuzendariak, eta Patxi Gil psikiatra eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko "lehenak" lehen gertaera psikotikoen programaren koordinatzaileak diseinatu dute programa, zuzendarikide akademiko gisa. Helburua da ezagutza klinikoak eguneratzea eta psikiatriaren arloko profesionalen kudeaketa gaitasunak sendotzea.

Ikastaroaren eduki klinikoei dagokienez, Patxi Gilen ustez, "Psikosien genetika eta inplikazio praktikoak bezalako gai garrantzitsuen azken eguneratzeak lehen mailako hizlariekin berrikusteko aukera ematen digu programak. Era berean, duela gutxi arte pentsaezinak ziren alderdiak jorratu ditugu, hala nola psikosia prebenitzea eta esku hartze goiztiarra egitea, bai psikosia garatu ez duten baina hori egiteko arrisku handia duten pertsonetan, bai gaixotasuna hasi berri dutenetan, eta horrek pronostikoa hobetzea ahalbidetzen du. Gainera, depresio larrirako eta suizidioaren prebentziorako eskura dagoen azken tratamenduetako bat aurkezten du programak, emaitzak oparoak dira eta teknologia berritzaileak. Gure helburua da eguneroko praktika klinikoan azken berrikuntza diagnostikoak eta terapeutikoak erabiltzen laguntzea".

Bestalde, Roberto Nuño Deusto Business School Healtheko zuzendariak adierazi duenez, ""Erakunde jasangarrietan eta ikuspegi humanistikoarekin lan egiten duten profesionalei laguntzeko misioaren barruan, programa honek ezagutza berritzaileak eskuratzea ahalbidetzen du eta parte hartzaileen arteko konexio sortzen ditu, eta horrek aldaketak bizkortzen eta bikaintasuneko osasun sistema bat mantentzen laguntzen du".

Berrikuntza klinikoaren eta kudeaketakoaren arteko sinergiak

Azken batean, bi adituen ustez, ezagutzaren muga klinikoa eta kudeaketakoa den gaia landu nahi da. Zehazki, honako arlo hauek identifikatu dira:
• Genetikak psikiatriari egiten dizkion ekarpenak
• Berrikuntza psikosia duten pazienteen eremuan
• Hipotesi berriak berrikustea depresioaren eremuan
• Osasun teknologien ebaluazio ekonomikoa
• Balioan oinarritutako osasun arreta

Bestalde, Henar Heviak, Janssen Espainiako zuzendari medikoak, azpimarratu du osasun mentaleko ezagutzak eguneratzeko erronkaren aurrean beharrezkoa dela elkarrizketarako eta ezagutza trukatzeko espazioak sortzea eta prestakuntza sustatzea, osasun arretan bikaintasuna bermatzeko bide gisa. "Profesional sanitarioen prestakuntzaren alde egiteak sistemarako erabaki eraginkorrak hartzen dituen eta pazientearentzat onuragarria den eredu batera hurbiltzen gaitu. Eredu horretan, gainera, kultura berritzailea sustatuko da, egungo beharretara egokitutako eta malgututako ereduak ezartzeko ", azaldu du.

Programak 15 orduko iraupena du.

Deusto Business Schooli buruz

Deusto Business School Deustuko Unibertsitateko negozio eskola da. Mendeurrena ospatu zuen 2016an, eta “business school-en” dekanoa da Espainian. Erreferente da enpresa liderren prestakuntzan eta ekintzaileen prestakuntzan; bertako ikasle ohiak munduko enpresa garrantzitsuenetan edo startup arrakastatsuen buru dira. Hiru ardatz bereizgarri ditu, zeharka txertatzen direnak beren hezkuntza eskaintza osoan: estrategia digitala, humanismoa eta lehiakortasuna, eta ekintzailetza eta berrikuntza. Facebook, Twitter, Linkedin