Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko apirilak 29Bilboko Campusa, Donostiako Campusa,

Deusto Business School munduko negozio eskolarik onenen zerrendan sartu da AACSB akreditazioa jaso ondoren

Deusto Business Schoolek, Deustuko Unibertsitateko negozio eskolak, munduko negozio eskolarik onenak aitortzen dituen nazioarteko AACSB (Association to Advance Collegiate Schools of Business) erakundearen akreditazio ospetsua jaso du. Sei unibertsitate espainiarrek eta munduko negozio eskolen % 6k baino ez dute jaso ‘zigilu’ hori, management arloko kalitatea eta bikaintasuna ziurtatzen duena. 1916an sortu zen AACSB eta negozio eskolak akreditatzen dituen munduko erakunderik zaharrena da.

Aitorpen horrekin, Deusto Business Schoolek erakusten du bikaintasuna lortu duela arlo guztietan, irakaskuntzan, ikerkuntzan, ikasketa planen garapenean eta ikasleen ikaskuntzan. Hala azaldu du Stephanie M. Bryant-ek, AACSB erakundeko presidenteorde exekutibo eta akreditazioko zuzendariak. Zorionak eman dizkio Deustuko Unibertsitateko negozio eskolari eta Álvaro de la Rica dekanoari agiria jasotzeagatik eta txalo beroa eskaini dio Deusto Business Schooleko talde osoari, kudeaketa talde, irakasle, langile eta ikasleei, ohorezko aitorpen hori lortzen izan duten paperagatik.

AACSBk, kalitate estandarrik altuenaren sinonimo delarik, enpresa arloko hezkuntza pentsatzeko bide berriak iradokitzen ditu mundu mailan eta, ondorioz, Deusto Business School negozio arloko hezkuntzan lider diren ikastetxe aukeratuen zerrendan kokatzen du. Gaur egun, 58 herrialde eta lurraldetako 890 erakundek mantentzen du AACSB akreditazioa, hau da, bost kontinenteetako negozio eskolen % 6k. Deustuko Unibertsitateko Negozio Eskola espainiar zentro akademikoetan seigarrena eta Euskal Herriko lehena da agiri hori jasotzen.

Enpresa arloko lehen mailako hezkuntza

AACSB akreditazioak etengabeko hobekuntza bermatzen du, Deusto Business Schooleko dekanoaren hitzetan, eta eskolak beren misioa ardatz hartzera bideratzen ditu: eragin positiboa izango duen berrikuntzara. Akreditazioa lortzeko, enpresa arloko komunitateko aditu homologoen berrikusketa prozesu sakona jaso behar da eta zeregin horrek urteak behar izan ohi ditu. Prozesu zabal horrek bermatzen du negozio eskola akreditatuek badituztela beharrezko baliabideak, egiaztagiriak eta konpromisoa ikasleei etorkizunera bideratutako lehen mailako enpresa arloko hezkuntza emateko. Gainera, 189 erakundek AACSB akreditazio osagarria mantentzen dute kontabilitateko programetarako.

Horregatik guztiagatik, Álvaro de la Rica dekanoak eskerrak eman nahi izan dizkie irakasleei, langileei, ikasleei, ikasle ohiei eta enpresa komunitateari, AACSB zigilua lortzeko eman duten laguntzagatik. “Izan ere, akreditazio hau etengabe hobetzeko egiten dugun lanari emandako aitortza da eta eragina izango du gure ikasleengan eta Deusto Business Schooleko elkarte osoan. Gainera, lagundu egingo digu nazioartean dugun presentzia areagotzen”, adierazi du.

“Akreditazioa lortzeko Deusto Business Schoolek eta Deustuko Unibertsitateak erakutsi duten konpromisoa haien dedikazioaren benetako isla da, ez bakarrik ikasleei begira, baita ikasle oheii, enpresa komunitateari, oro har, eta goi mailako hezkuntzari bere osoan”, azaldu du Stephanie Bryantek, AACSB Internationalen presidenteorde exekutibo eta akreditazioko zuzendariak. “Gaur egungo ikasleak bihar-etziko enpresetako liderrak dira, eta Deusto Business School AACSBk akreditatutako negozio eskolen sarean sartzeak eragin positibo eta iraunkor handia izango du negozio eskolarentzat, bai tokiko mailan eta bai maila globalean”.

Deusto Business Schooli buruz

Deusto Business School 1916an sortu zen eta Espainiako negozio eskolen dekanoa da. 1.644 ikasle ditu graduko programetan, 380 graduondoko programetan, eta prestakuntza eta garapena eskaintzen die negozioetako 560 profesionali baino gehiagori urtero, exekutiboentzako prestakuntzaren bidez. Bilbon eta Donostian campusak eta Madrilen egoitza duen erakunde hau erreferentea da enpresetako liderren prestakuntzan. Hezkuntzako eskaintza eta transferentziako jarduera osoaren erreferentziaren ardatzak hauek dira: bikaintasuna ikaskuntzan; lidergo humanista eraldaketarako; ekintzailetza, berrikuntza eta lehiakortasuna; eta lotura estua du enpresa, gizarte eta erakundeekin. 

AACSB Internationali buruz

AACSB International-The Association to Advance Collegiate Schools of Business-ek munduko enpresa arloko hezkuntzako aliantzarik handienak, irakasleak, ikasleak eta enpresak biltzen ditu helburu komun bat lortzeko: hurrengo belaunaldiko lider bikainak sortzea. 1916tik bikaintasun estandarrik altuenen sinonimoa da. Kalitate bermea, enpresa arloko hezkuntza sektorearen ezaguera eta ia 1.600 erakundetako kideei lanbidean garatzeko zerbitzuak eskaintzen dizkie eta 890 negozio eskola ditu akreditatuta mundu osoan. Mundu mailako egoitza Tampan du, Floridan, AEBn; Europa, Ekialde Hurbil eta Afrikako egoitza Herbehereetan du; eta Asia eta Ozeano Bareko egoitza Singapurren dago. AACSBren misioa hau da: enpresa arloko hezkuntzarekiko konpromisoa sustatzea, berrikuntza bizkortzea eta enpresa arloan hezkuntzaren eragina zabaltzea. Argibide gehiagorako, jo hona: www.aacsb.edu.