Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2016ko maiatzak 13

Deusto Business Schoolek Europar Batasuneko talentu ekintzailearen inguruko jardunaldia antolatu du, Europako Parlamentuarekin eta Vocentorekin batera

Europa Iman talento emprendedor "Europa, gazte ekintzaileen talentuaren imana” izenburuaren pean, Deusto Business Schoolek hartu du Conecta2 a Europa ekimenaren ospakizuna, Diario La Riojak bideratutako ekimena Vocento taldeko enpresa guztientzat, Europako Parlamentuak lagunduta.

Topaketan hainbat hizlarik hartu zuten parte, bi mahai ingurutan antolatuta. Horietan, ordezkari politikoak eta eragile pribatuak, Iñaki Ortega DBSko Madrilgo zuzendariak moderatuta, ekintzaileen munduaren gaur egungo egoerari buruz aritu ziren.

Topaketaren lehenengo zatian parte hartu zuten Javier Merino Logroñoko udaleko alkateordeak, Javier Andrés Ticketea-ren sortzaile errioxarrak, Juan Lopez Kibo Ventureseko investment managerrak eta Begoña de Benito Ecoembesekoak. Guztiek galdera honi erantzun zioten: Europan ba al da ekosistema ekintzailerik? Hizlari guztiek azpimarratu zuten ekintzailetzaren inguruan bizi izandako bilakaera garrantzitsua.

Bigarren mahaiaren helburua zen ikustea nola limurtu eta eutsi diezaiekegun ideia bat errealitate bihurtzearen aldeko apustua egiten dutenei. Jonas Fernandez eurodiputatu sozialistak, Lluc Martí (Plachterm) eta Tirso García (iGerent ) gazte ekintzaileek eta Joaquín Muñoz abokatuak (Ontier bulegoan hasi berri denak) proiektu berriek Espainian dituzten zailtasun handiak azpimarratu zituzten eta kontinenteen arteko informazio zubiak eraikitzea eskatu zuten.

Jardunaldiari amaiera eman zioten Javier Galiana programaren zuzendariak eta Maria Andres Europako Parlamentuak Espainian duen bulegoko zuzendariak. Azken horrek azpimarratu zuen garrantzi handikoa dela Europa indartzea, “egunez egun eraikitzen eta berrasmatzen joan behar duen proiektua”.