Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko ekainak 26Donostiako Campusa

Deusto Business Schoolek "Sebastián Iruretagoyena saria" eman dio 2019-2020 ikasturteko EAZko gradu amaierako lan onenari

Deusto Business School-Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak "Sebastián Iruretagoyena saria” eman die gaur, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Areto Digitalean, 2019-2020 ikasturteko EAZko Gradu Amaierako Lan onenei. Sarituak "FASS" proiektua, Garbiñe Armentia Veiras, Blanca Arregui Pérez de Loza, Irati Urizar Peñacoba eta Naia Vega Carrascok egindakoa, eta "PLASPICK" proiektua, Beñat Kortabarria Berasategi, Mario Lapuerta Pérez Herrero, Mikel Mostajo Ollo, Nicolás Prieto Querol eta Mikel Salegui Zubimendik egindakoa izan dira. "Finantza analisi ekonomiko onenaren Sebastián Iruretagoyena saria", berriz, EAZko Gradu Amaierako "TERS " proiektuak jaso du, Marta Acha Gallo, Uxue Anza Etxeberria, Natalia Arcauz Egaña, Elena Guibert Elizalde eta Cecilia Guridi Irujok egina.

Sari honekin Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ) Donostiako campusean egiten ari diren ikasleek Gradu Amaierako Lanean egindako ahaleginak aitortu eta sustatu nahi dira. Saria Sebastián Iruretagoyena ESTEko irakasle zenaren lagunek eta familiak ematen dute, hura goraipatzeko. ESTEko irakasle izan zen urte luzez, eta lehenengo MBA exekutiboaren zuzendari. Sebastián Iruretagoyena kontabilitateko, finantza analisiko eta finantzetako irakasle izan zen, eta pertsona garrantzitsua izan zen Gipuzkoako inguruko ikasleen, zuzendarien eta enpresaburuen prestakuntzan.

Sariaren epaimahaia Asun Ibañezek (Deusto Business Schooleko Donostiako graduko koordinatzaileak), Cristina Iturriozek (EAZko Donostiako Gradu amaierako lanen koordinatzaileak), Rosa Cristobalek (DBSko Finantzetako eta Ekonomiako saileko kideak), David eta Amaia Iruretagoyenak (Iruretagoyena familiaren izenean) eta Luis Javier Bastidak (Sebastián Iruretagoyenaren promozioko lagunen ordezkariak) osatu dute. Lanak aztertzeko orduan, ikuspegi akademikoaz gainera, ekonomia, gizarte eta ingurumen eragina balioetsi dute, baita Unibertsitateaz kanpoko eragileekin elkarlanean aritzea ere. Lanen kalitatea ikusirik, erabaki da Gradu Amaierako Lan Onenaren saria aipatutako bi taldeen artean banatzea.

Sari honen hautagai izan daitezke ikasturte honetan Deusto Business Schooleko Donostiako campusean EAZko Gradu Amaierako Lana irakasgaian matrikulatuta dauden ikasle guztiak. Saria 2.000 eurokoa da EAZkok Gradu Amaierako Lan Onenarentzat (aurten, talde bakoitzak 1.000 euroko jasoko ditu) eta 1.000 eurokoa, ekonomia eta finantza analisirik onena duen EAZko Gradu Amaierako Lanarentzat.

Luis Javier Bastida Sebastiánen lagun taldearen ordezkariak eta Asun Ibáñez, DBSren Donostiako graduko koordinatzaileak gogoratu zutenez, sariak Deusto Business Schoolen (DBSren) misioa eta balioak nabarmendu nahi ditu. DBS orain dela urte batzuk sortu zen eta horren barruan gelditu zen ESTE, Donostiako gaur egungo campusaren hazia izan zena. DBSk profesional arduratsuak hezi nahi ditu, ingurune globalean enpresa proiektu iraunkorrak sustatzeko eta gidatzeko gai izango direnak, gizarte oparoagoa, bidezkoagoa eta inklusiboagoa lortzeko. Eta hori egiteko, jakintza sortu nahi du, diziplina aniztasunaren bidez, beste eragile batzuekin lankidetzan, gizartearen erronka nagusiei erantzun bat ematen laguntzeko. Sariak Sebastián Iruretagoyena zena gogoratu nahi du, 2009an hil zena. Iruretagoyena irakasleak ikasleen oroimenean jarraitzen du, enpresa jardueran aritzen diren guztientzat ezinbesteko gaiak lantzen zituelako. Kontabilitate eta finantza analisian espezialista zen eta ikasleek zenbakien atzean zer dagoen ikasten zuten. Hasieran hizkuntza kriptikoa zena, haren eskolen ondoren funtsezko tresna bihurtzen zen askorentzat.

Sari honen bidez Sebastián Iruretagoyena gogoratu nahi da, ESTEko irakasle ezaguna. Hitz hauek esan zituen Luis Javier Bastida ikaskideak hari buruz: "irakasle gogorra zen, baina zuzena. Ziur ez zituela notak oparituko, irakasle bikaina baitzen eta, horrenbestez, bikaintasuna eskatzen zien, halaber, ikasleei. Sari honen bidez, VII. promozioak dagoeneko gurekin ez dauden ikaskideak gogoratu nahi ditu eta Sebastián Iruretagoyenak ordezkatzen zituen balioak sustatu".