Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko apirilak 20Donostiako Campusa

Deusto Business Schooleko ikasle talde batek “Enpresen Zuzendaritza Estrategikoko III. Lehiaketa” irabazi du, Francisco de Vitoria unibertsitateak antolatutakoa

Carlota Gironés, Andrea Aramburu, Ane de la Fuente, Maider Gamboa eta Marta Moro Zuzendaritza Estrategikoa irakasgaiko ikasleek osatutako taldeak, Deusto Business Schooleko Donostiako campuseko 2. mailakoak, Zuzendaritza Estrategikoko III. Lehiaketan lehenengo tokia eskuratu du, Espainiako eta Iberoamerikako unibertsitateetako 40 talde baino gehiagorekin lehiatuta. Hain zuzen ere, Deusto Business Schooleko taldeak simulazio eredu batekin egiten du lan Zuzendaritza Estrategikoa irakasgaian, Olga Rivera irakasle katedradunaren gidaritzapean. Eta lehiaketako finalera igaro ziren 8 taldeen artean, puntuaziorik onenarekin iritsi zen. Enpresek eta mundu akademikoko ordezkariek osatutako nazioarteko epaimahai baten aurrean plan estrategikoa eta CompanyGame konpainiaren INNOVA HOTEL simulazio ereduaren emaitzak aurkeztu ondoren, Deustuko taldeak lehiaketa irabazi zuen.

Enpresen Zuzendaritza Estrategikoko III. Lehiaketa Francisco de Vitoria unibertsitateak antolatzen du, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Enpresen Simulazioko Zentroak, zehazki. Lehiaketa online formatuan egin da, Teams plataformaren bidez, eta 200 pertsona baino gehiagok hartu dute parte. Otsailean hasi eta joan den apirilaren 20an amaitu zen. Ikasleek hotelen sektoreko hainbat enpresa kudeatzeko aukera izan dute, 3 urteko aldi estrategikoan, CompanyGame konpainiaren INNOVA HOTEL negozioen simulatzailea erabiliz. Hala, ikasleek beren enpresa espiritua aberastu eta garatu ahal izan dute eta zuzendaritza estrategikoko trebetasunak landu, gamifikazioaren bidez, simulatzaileak erabiliz. Epaimahaia unibertsitateko ordezkariek eta enpresa laguntzaileetakoek osatu dute, horien artean, CompanyGame, IBM, Fundación Certiuni, UNISYS, PETIT PALACE, E&W, etab. Epaimahaiak zuzenean eman zien iritzia finaleko parte hartzaileei eta saio horretan bertan hartu zuen irabazlearen erabakia. Deustuko taldearen atzetik, Francisco de Vitoria Unibertsitatea gelditu zen. Ikasleak, orain, business globalen nazioarteko finalean lehiatuko dira.

Informazio gehiago

Ikasle irabazleekin elkarrizketa