Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko azaroak 05Donostiako Campusa

Ekintzailetza izango da Familia Enpresaren Jardunaldiaren XX. edizioaren ardatza, Deusto Business Schoolek eta Antonio Aranzabal Fundazioak antolatuta

Antonio Aranzábal Fundazioaren eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen (Deusto Business School) arteko elkarlanak hogeigarren urteurrena du aurten. Elkarlan hori bi erakundeek babesten duten Familia Enpresaren Katedran gauzatzen da. Urteurren hori ospatzeko, datorren azaroaren 5ean “Ekintzailetza eta Familia Enpresa” jardunaldia antolatu dute streaming bidez jarraitu ahal izango dena helbide honetan. Jardunaldi horretan lehen eta bigarren belaunaldiko hiru enpresaburuk hitz egingo dute:

  • Javier Roquero. Salto Systems enpresako zuzendari nagusia. SALTO 2001ean eratu zuten, sarbideak kontrolatzeko sistema erabilterraz eta guztiz efizientziak sortzeko. Gaur, azken belaunaldiko sarbide kontroletarako teknologiako enpresa global honek salmenten % 97 atzerrian egiten ditu. Nazioartean dituen 31 bulegoek Saltoren produktuak 90 herrialdetara iristen laguntzen dute.
  • Xabier de la Maza. The Loaf, “benetako ogia”ren sortzaileetako bat eta zuzendari nagusia. Proiektua 2012an jarri zen abian, edukiontzi batzuetan egindako esperimentua izan zen. Okindegia beirateak zeuzkan edukiontzi batean jarri zuten, inguruan zebiltzanek ogia nola egiten eta laberatzen zen ikus zezaten. Gaur egun, lantegia Astigarragan dute eta dendak dituzte Errenterian, Irunen, Zarautzen eta Donostian (Bulebarrean, Amaran, Antiguan, Urbieta kalean eta Zurriolan).
  • Pilar Martinez-Cosentino (streaming bidez parte hartuko du). Cosentino Taldeko Estrategia zuzendaria. Cosentino taldea 1979an sortu zen, Cosentino Marmolak zuen izena orduan. Espainiako familia enpresa global bat da, balio handiko azalera berritzaileak ekoizten eta banatzen dituena. 80 herrialde baino gehiagotara iristen da, segmentuko liderrak diren marka aitzindariekin: Silestone, Dekon edo Sensa by Cosentino.  

Ekitaldiaren programa ikusi