Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2017ko abenduak 13

Antonio Huertas Mapfreko presidenteak eta Victor del Pozo El Corte Inglésen txikizkako dibisioko kontseilari ordezkariak aurkeztu dute Iñaki Ortegak eta Nuria Vilanovak Z belaunaldiari buruz idatzi duten liburua

Victor del Pozo El Corte Inglésen txikizkako dibisioko kontseilari ordezkaria eta Antonio Huertas Mapfreko presidentea izan ziren Nuria Vilanova Atreviako presidenteak eta Iñaki Ortega Deusto Business Schooleko Madrilgo egoitzako zuzendariak idatzi duten liburuaren aurkezpen ekitaldian, Generación Z: Todo lo que necesitas saber sobre los jóvenes que han dejado viejos a los millennials.

Liburuak gazte horiek zein diren eta aurreko belaunaldiekiko zein desberdintasun dituzten azaltzen du. Liburuan lagundu dute Dolors Montserrat Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroak, eta Antonio Huertas Mapfreko presidenteak. Aurkezpen ekitaldian izan ziren, halaber, Begoña Sese, Z belaunaldikoa eta Adeccon hilabetez kontseilari ordezkaria, eta Jordi Nadal, liburuaren editorea eta Plataforma Editorialeko sortzailea.

Z belaunaldia 1994tik aurrera jaiotakoek osatzen dute, Espainiako estatistiken arabera, 8 milioi baino gehiago dira, alegia, munduko biztanleria osoaren % 25. Ez dabiltza analogikoaren eta digitalaren artean, haien senide zaharrenak -millennialak- bezala, baizik eta guztiz digitalak dira, Internet guztiz garatuta egonik hezi eta gizarteratu baitira.

I-en belaunaldia

Liburuak ATREVIAk eta Deusto Business Schoolek egin duten azterketa kuantitatibo eta kualitatiboaren ondorioetako batzuk jasotzen ditu. Generación Z: El dilema izeneko azterketak Z belaunaldiko gazteen ezaugarri nagusiak zehazten ditu, sakon: digitalak, ekintzaileak, konpromisodunak, markazaleak eta inkonformistak.

Belaunaldi horren ezaugarri dira 4 i deitutakoak, interneti eransten zaizkionak: lotsagabekeria (irreverencia), inklusioa, berehalakotasuna (inmediatez) eta ziurtasun eza (incertidumbre). Iñaki Ortegak esaten zen bezala, “lotsagabeak dira, ez dute zalantzarik gurasoei, irakasleei edo helduei kontra egiteko, besteak beste, beren kasa ikasi dutelako. Berehalakotasuna eskatzen dute, erabiltzen dituzten gizarte sareetan bezala, dena azkarra eta iragankorra baita. Elkarlaneko ekonomia eta aniztasuna bultzatzen dituzte eta, horregatik, inklusiboak direla esaten da. Mundu likidoan jaio dira eta, Bauman filosofoaren hitzetan, mundu horretan ezer ez da egonkorra eta dena etengabe aldatzen da. Horregatik, ziurtasun eza dute bidaide, jaio zirenetik bertatik, krisi globalaren erdian".

“Unibertsitateetatik ateratzen hasiak dira, lan mundura hurbiltzeko, eta beren tokia eskatzen dute munduan. Internet ikaskuntzaren eta sozializazioaren faserik goiztiarrenetan erabili duen lehenengo belaunaldia da, baita krisiaren eraginak gehien jo dituena ere. Interneten demokratizazioari esker, tresna indartsuak dituzte ingurunea edo etorkizuna aldatzeko”, azaltzen du Nuria Vilanovak.

Liburuak aipatzen duen bezala, Z gazteek askatasunez ekin eta lan egin nahi dute. Elkarrizketatuen % 36k bere enpresa sortu nahiko luke edo bere kasa lan egin. % 20,8k funtzionario izan nahiko luke. Independentzia eta autonomia, gauza desberdinetan lan egitea, eta nagusirik ez edukitzea dira beren kasa lan egitea nahi izateko arrazoiak. Bestalde, norberaren ideiak praktikara eramateko aukera da enpresa bat sortzeko motibazio nagusia.

Kontsumitzaile bezala, oso kritikoak eta ahaldunduak dira. Gazteen % 92k Internet erabiltzen dute, erosi nahi dituzten produktuak ezagutzeko. Munduari irekitasunez begiratzen diote, sareak izugarrizko eragina du haiengan eta beti daude prest sareak esaten duena entzuteko, interesatzen zaizkien gaien inguruan. Sinesgogorrak dira. Zalantzan jartzen dituzte marketatik jasotzen dituzten inputak, informazio hori interneten alderatzen dute, beste aukera batzuekin konparatzen dute eta berdinen artean informazioa partekatzen dute.

Z belaunaldirako, produktu bat esperientzia da, bai erosketa prozesuan eta bai erabileran. Haientzat, garrantzitsuena sentitzea da, emozioak mugiaraztea, sarean edukiak partekatu ahal izateko. Markek erronka bat dute, hortaz: produktuak pertsonalizatzea, “bihotzera” iristeko. Ildo horretatik, markek komunikazio eraginkorragoa eraikitzeko produktuaren ezaugarri emozionalak igorri beharko dituzte, Z belaunaldiko hizkera eta kode berberak erabiliz.