Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko ekainak 02

Petronorreko presidenteak dioenez, COVID-19aren krisiak Europako berrindustrializazioaren eta berreraikuntzaren bihotzean kokatu du neutraltasun teknologikoa.

Emiliano López Atxurra, Petronorreko presidenteak eta Gonzalo Escribano, Elcano Errege Institutuko Energia eta Klima Aldaketa Programako ikertzaileak, Deusto Business Schooleko #DeustoKeepItUp seriearen topaketa digital berri batean parte hartu zuten eta COVID-19aren osteko energiaren geopolitika berriez mintzatu ziren.

Moscoso del Prado Deusto Business School Deustuko Gai Globalen zuzendariak moderatutako debatean, bi hizlariek argi utzi zuten garrantzitsua dela arreta berezia jartzea Afrikako iparraldearekin (Aljeria jomugan dela) eta Latinoamerikarekin dituzten harreman geopolitikoei. Espainiak EBren barruan Errusiara, Kaspiar eta Erdialdeko Asiako eskualdeetara gehiegi bideratutako errealitatea berrorekatzeko duen eginkizunaz ere aritu ziren, bat etorri ziren esatean Espainiak aprobetxatu egin behar duela bere burua adeitsutzat eta ez-oldarkortzat jotzen duen industria duelako pertzepzioa munduan, eta adierazi zuten "botere biguna" deritzena ustiatzeko gai izan behar dugula.

Petronorreko presidentearen esanetan, COVID-19aren krisiak Europako berrindustrializazioaren eta berreraikuntzaren bihotzean kokatu du neutraltasun teknologikoa. Gogorarazi zuen New Deal edo Europako Itun Berdeak deskarbonizazioa bilatzea eta Europarentzat ekonomia iraunkorra lortzea duela oinarria. Gainera, esan zuen deskarbonizazioaren bilaketa horretan ez direla nahastu behar mugikortasun elektrikoa eta mugikortasun jasangarria, eta apustu argia egin zuen hidrogenoa energia garbiaren iturri gisa gehiago garatzearen alde, eta nabarmendu zuen helburu nagusia karbono aztarna murriztea denez, neutraltasun teknologikoa eta energetikoa ezinbestekoa dela.

Era berean, Lopez Atxurraren iritziz, Europaren eraldaketa industriala digitalizaziotik eta deszentralizaziotik egin behar da, energia metatzea bezalako aldaketa bektoreei erreparatuz, hidrogenoa bezain ahaltsuak izan baitaitezke.
Elcano Errege Institutuko ikerlariak azaldu zuenez, une honetan hainbat pentsamendu korronte daude koronabirusak sortutako krisiaren ondoren zer gertatuko den azaltzen saiatzen direnak.

Lehenengoak aldaketa sozioekonomiko erradikala sortuko dela uste du, eta bigarrenak, berriz, krisi hori pandemia agertu aurreko posizioetara itzultzeko parentesia besterik ez dela. Baina bada hirugarren korronte bat, Elkano Errege Institututik babesten duena, aurreko joeren artekoa eta uste du gertatuko dena dela lehendik genituen arazoetako batzuk areagotu egingo direla eta joera batzuk bizkortu egingo direla.

Eta kasu honetan, berariaz aipatu zituen eraldaketa energetikoak, non krisiaren ondoren herrialde galtzaile eta irabazleak baldin badaude, lehenak hidrokarburoen oso menpekoak direnak izango dira, eta irabazleen artean kokatuko dira berriztagarrietan potentziala dutenak. "Espainiak rol garrantzitsua joka dezake kasu honetan", adierazi zuen ikertzaileak.

Bideoa ikusi.

Topaketa digitala Deusto Gai Globalek egindako jardueren barruan kokatzen da, eta bertaratutakoek hizlarien hitzaldietan bidali zituzten galdera batzuei erantzun zitzaien. Deusto Asuntos Globales Juan Moscoso del Pradok zuzentzen du, eta gai globalak aztertzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea da. Gunea abian jarri da, uste osoa dugulako gaur egungo eta etorkizuneko erronkei ematen zaizkien erantzun guztiak nazioartean koordinatu behar direla eta etorkizunean jasangarriak izan behar dutela. Hala, nazioarteko harremanak eta harreman geopolitikoak ikertzea eta aztertzea du helburu, bai eta gai estrategikoak eta jasangarritasunekoak ere – zentzu zabalean ulertuta, ingurumenaren, gizartearen, teknologiaren eta energiaren arloan.