Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2021eko apirilak 29Donostiako Campusa

Erasmuseko ikasleek Kendu enpresa bisitatu dute, customer-centric esperientzia ezagutzeko

Deusto Business Schooleko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako laugarren mailako Strategic Distribution Decisions irakasgaiko Erasmus ikasleak Donostiako Kendu enpresan izan ziren apirilaren 21ean. Kenduk visual merchandisingeko soluzioak garatzen ditu txikizkako sektorean, denda bakoitzera egokituta. Loinaz Errezola Experience Design-eko zuzendariak egin zien harrera ikasleei eta merkataritzako joera nagusien berri eman zien. Bereziki azpimarratu zien kanal guztietan egotearen garrantzia. Hain zuzen ere, helburu hori lortzeko funtsezkoa da denda fisikoko esperientzia digitalizatzea eta onlineko dendarekin lotzea.

Loinazen iritziz, Kenduren arrakastaren arrazoietako bat da enpresaren estrategiari begiratzea eta bezeroaren iritzia entzungo duen zuzendaritza kontseilu bat edukitzea. “Kendu markari edo bezeroari buruz hitz egitetik “shopperra” edo eroslea estrategiaren erdi-erdian jartzera igaro da”. Experience design, Production eta Campaign Management arloek elementu nagusi baten inguruan lan egiten dute: shopperra. “Erosleari buruz hitz egiten dugu, markari buruz hitz egin beharrean”.

Kenduko arduradunak argi utzi zuen merkataritza arauak aldatzen ari direla. “Erosleak kanal askotan erosten du, asko eskatzen du, emozionala da eta informazio asko du. Prozesuaren zein zatitan dagoen ulertu behar da”, erantsi zuen. Gainera, denda fisikoetako formatu berriei buruz hitz egin zien, horien artean, “Check-out free Store”, “Out-of-stock shops”, “Showroom stores”, “Click&Collect shops”, “Stores without store” edo dagoeneko ezagunak diren “Pop-up stores”. Amazon go denda super-digitalizatuak ere aipatu zituen, “No lines - Just go” ideiaren inguruan egituratzen direnak.

Eta zer esan merkataritzaren apokalipsiari buruz? Loinazen ustez, gakoa hiru kontzeptutan dago: bezeroa erdian jartzen duen esperientzian, “Customer centric experience” deitutakoan; kanal guztietan presentzia edukitzeko estrategian; eta hiperpertsonalizazioan..

Kenduri buruz

Kenduk Visual merchandisingeko soluzioak garatzen ditu, txikizkako merkataritzako denda bakoitzera egokituta. Enpresaren produktu izarra argi kutxako panel estatiko ezaguna da, baina, horretaz gainera, askotariko formatu digitalak garatu ditu salmenta puntua bezeroarentzat errealitate dinamikoa eta interaktiboa izan dadin.

Donostian, Erresuma Batuan, Miamin eta Singapurren ditu egoitzan eta “display” estatikoak edo dinamikoak diseinatu eta ezartzeko zerbitzuak eskaintzen ditu; ispilu birtualak, bezeroek jantziak proba ditzaten; produktuak alderatzeko soluzioak; eta mota askotako beste soluzio batzuk, bezeroa txikizkako merkataritzaren etorkizuneko mundura eramateko.

Kenduk 130 herrialdetan du presentzia eta Hernaniko instalazioetan ekoizten ditu bere produktuak, baita Asia eta Ameriketako egoitzetako lantegietan ere.

Elementu fisikoak ekoizteaz gainera, dendako 360º-ko esperientzia ere diseinatzen du, kanpaina integralak garatzen ditu, komunikazioko elementu bisual bat edo beste hautatzeko abiapuntu gisa. Elementu horiei soinua, usaina eta ukimena ere erantsi diezazkioke.