Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko ekainak 24Bilboko Campusa

Executive Education-ek antolatutako #DeustoKeepItUp web mintegien zikloak ia 3.200 entzule izan ditu

Asteroko hitzorduari jarraiki, Deusto Business Schooleko Executive Education arloak hamabi web mintegi antolatu zituen martxoaren 25etik ekainaren 9ra, COVID-19aren ondorengo etapa berri honi aurre egiteko orduan gogoeta eta ideien sorkuntza bultzatzeko, banaka, enpresetan eta gizartean.

Hainbat arlotako nazioko eta nazioarteko 16 irakasle eta adituk gidatu dituzte web mintegi horiek. Gainera, mintegietako batzuk beste erakunde batzuekin elkarlanean antolatu dira (IMD Business School, HPE, Altran, SAS, BBVA, Petronor eta Real Instituto Elcano). Gai ugari landu dira: berrikuntza, osasun krisiaren eragin ekonomikoa eta soziala, taldeen kudeaketa urrutitik, pandemian izan diren zibererasoak, itxialdiaren alderdi ekonomikoak, enpresaren eta bezeroaren arteko harreman berriak, teknologiaren garrantzia arazoei irtenbideak bilatzeko, edo logistikako katearen kudeaketa COVID-19aren garai nahasietan.
Guztira, 32 herrialdetatik konektatutako ia 3.200 lagunek parte hartu dute #DeustoKeepItUp web mintegietan.

Web mintegietako bideoak ikusteko eta informazioa kontsultatzeko aukera duzu hemen.