Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2020ko ekainak 16

COVID-aren hurrengoko eguna: Lehiakortasun jasangarri baterantz

BBK Behatokiak, BBK-aren inteligentzia eta ezagutza zentroak, gaur goizean aurkeztu ditu Bizkaiko gizarteari COVID-19rekin lotutako krisiarekin bizi dugun egoerari buruz egindako inkesten hirugarren boladaren emaitzak, horren inguruan dituzten balorazioak eta iritziak ezagutzeko.

Egoera ekonomikoaren aurrean herritarrek duten kezkarekin bat etorriz, Deusto Business School-k Behatokirako egiten duen koiuntura-txostena ere aurkeztu da gaur goizean online topaketa batean, Emilio Ontiveros adituaren balorazioarekin batera,"COVID-19ren osteko perspektiba ekonomikoak" lelopean.

Inkesten hirugarren boladaren emaitzak

Hirugarren bolada, ekainaren 4tik 11ra bitartean egin da, Bizkaia deseskaladaren 2. eta 3. faseetan zegoenean. Bizkaiko biztanleen artean beldur eta kezka sentimenduak nagusitzen dira. Beste emozio batzuk, hala nola haserrea edo amorrua, konfinamenduaren hasieran oso garrantzitsuak zirenak, une honetan desagertu egin dira.

Beldur nabarmena antzematen zaio berragertze posible bati eta, horrela, konfinamendu egoera batera itzuli beharrari, eta beldur hori besteak, gure herritarrak, izaten ari diren portaerarekiko mesfidantza nabarmenean oinarritzen da. Gaixotasuna nahiz eta prozesu hasieran baino hilgarriagoa izan, baina, ez da hain kutsakorra.

Egungo fasean, zinemak, merkataritza-guneak eta ekitaldiak dira herritarren artean segurtasun-gabezia handiena sortzen duten lekuak eta inguruabarrak; aldiz, % 87,5 batek dio saltoki txikietan erosketak egin dituela, eta leku horietan hautemandako segurtasun-gabezia oso txikia dela. Balorazio ona jaso dute krisian zehar BBK-k abian jarritako ekintzek: "Kreo en ti" kanpaina, Kulturaren hurbiltzea BBK Aretoa etxean ekimenaren bidez, BBK Azokaren indartzea, etab.

Hobetu egin da udalei (6,1), Aldundiari (6,0) eta Eusko Jaurlaritzari (6,0) emandako puntuazioa, Espainiako Gobernuarena baino altuagoa izanik (5,5). Europar Batasunak, irteera-puntu nahiko negatibotik abiatuta, hobera egin du, baina negatiboan jarraitzen du. Herritarrek eskatu dute krisitik ateratzeko lidergo politikoak zintzotasuna izan dezala funtsezko balio.

Azkenik, gure ekonomian inpaktua oso indartsua izango delako ideiak indarra hartzen du, eta kezka horrek gero eta indar gehiago hartzen du bolada bakoitzean.

Informazio gehiago.

Egoeraren txostena eta Emilio Ontiveros adituaren iritzia

Egia esan, BBK Behatokiak egindako koiunturari buruzko txostenean jasotako azken datuek eta 2020, 2021 eta 2022rako aurreikuspen ekonomikoen balantzeak "V asimetriko" formako errekuperazio-egoera bat marrazten dute, 2022aren hasierara arte errekuperazio-aldi bat beharko delarik krisi aurreko mailara iristeko.

Aurreikuspen horiek berretsi zituen, Emilio Ontiverosek, AFIko presidente eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Enpresaren Ekonomiako Katedradun emerituak; izan ere, 2020an BPG % -8,9 jaitsi zela kalkulatu zuen, eta, ondoren, 2021ean % +6,2ko susperraldia gertatuko zela, gehien zigortutako sektoreekiko esposizio handiagoa (turismoa, ostalaritza eta jatetxea, aisialdia eta artea) eta gure enpresen batez besteko tamaina txikiagoa izateagatik.

Adituak zenbait sektoretan "krisi existentzialak" eta enpresa-erroldaren murrizketa iragarri zituen. Hala ere, bizirik dirauten enpresak arduratsuagoak izango dira sozialki, eta arreta handiagoa jarriko diote izen oneko kapitalari, arlo publikoaren eginkizun handiagoa eta ingurumenaren aldeko arreta handiagoa duen ekonomia batean.

Halaber, Behatokiak Zor Publikoaren hazkundeari buruz egindako kalkuluei gehitu zitzaien; izan ere, 2020an % 10eko defizitarekin, BPGren % 116ra iritsiko da (Alemaniakoa baino handiagoa, Frantziak duenaren ildotik, eta Italiakoa baino txikiagoa).

Egoera honetan, BBK Behatokiak igorritako mezua zuzena izan da: datuek eta aurreikuspenek ez gaituzte krisi honetatik aterako. Beharrezkoa da proaktiboak izatea, aukerak aztertzea eta mehatxu nagusiak saihestea, lankidetza pribatu eta publiko-pribatutik inoiz baino lan gehiago eginez.

Txostena honetan bi aukera ematen dira: Europa Berreraikitzeko Funtsa (Next Generation EB), eta kanpoko merkatuak Txina - USA lehiak markatutako egoera batean.

Lehenengoan, funtsezkoa izango da euskal administrazioak proiektu horiek definitzen eta defendatzen aitzindari izatea eta eragile sozioekonomikoen erantzun azkarra, laguntza horiek ahalik eta lasterren irits daitezen eta gure ekonomia eraso berrien aurrean hobeto prestatzeko balio izan dezaten; bigarrenean, berriz, egoera horri zuhurtziaz eta ausardiaz aurre egin behar dioten euskal enpresak izango dira protagonistak, beti bezala irabazleak eta galtzaileak egongo baitira.

Azkenik, gizarte osoari dagokion erronka handia nabarmendu da, eta Euskadin bigarren kutsatze-bolada bat gertatzea saihestea du helburu. Urruntze sozialeko neurriak, maskaren erabilera eta harreman sozialetako zuhurtzia oso garrantzitsuak dira datozen hilabeteetan. Neurri horien lasaitzea da, une honetan, gure gizartearen ekonomiarako, enplegurako eta oparotasunerako mehatxurik handiena.

BBK Behatokiaren koiunturaren txostena

Emilio Ontiverosen aurkezpena