Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2016ko maiatzak 26Bilboko Campusa

Iñigo Calvo Deusto Business Schooleko irakaslea German Marshall Fund-en programa baterako aukeratu dute

Iñigo CalvoIñigo Calvo Deusto Business Schooleko irakaslea aukeratu du German Marshall Fund Fundazioak Marshall Memorial Fellowship programarako. Beka programa horrek 30 urte baino gehiagoko tradizioa du eta Atlantikoaren bi aldeetako erakundeak Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan indarra hartzen ari diren liderrei erakustea du xede.

Calvo irakaslea Ameriketako Estatu Batuetara joango da beka horrekin 2017ko apiriletik aurrera, Europako beste 30 gazterekin batera. Espainiatik guztira 3 pertsona joango dira, 20 finalistaren artetik aukeratuta. Programak 24 eguneko iraupena du. Egonaldian zehar, bekadunek bilerak izango dituzte politika, enpresa, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabideetako ordezkari nagusiekin, eta nazioarteko erakunde eta enpresa nagusiak bisitatuko dituzte (horien artean, Ameriketako Estatu Batuetako Erreserba Federala edo Etxe Zuria).

Era berean, Ameriketako Estatu Batuetako beste 30 gazte Europan izango dira, Europako erakunde aldaketak bertatik bertara ezagutzeko eta erakunde nagusiak bisitatzeko.