Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2016ko maiatzak 07Bilboko Campusa

Maiatzaren 7a, Ateak Zabaltzeko azken eguna

 

Deustuko Unibertsitateak ateak zabaltzeko azken jardunaldia izango du maiatzaren 7an, 2016-2017 ikasturterako ikasketen eskaintza ezagutarazteko. 36 gradu eta gradu bikoitz jasotzen ditu, horien artean Filosofia, Politika eta Ekonomiako gradu berria, Bilboko campusean.


Politika zientzietan eta ekonomian prestakuntza sendoa jasotzea da, filosofiako oinarri ona izanik, gradu berriaren helburu nagusia. Hezkuntza sistema anglosaxoian oso errotua eta arrakastatsua da gradu berri hori XX. mendearen hasieratik, gure artean berria bada ere. Zuzenbideko, soziologiako eta nazioarteko harremanetako oinarrizko ezagutzak ere ematen ditu.


Ateak zabaltzeko larunbat hau batera egingo da Bilboko eta Donostiako campusetan, 10:00etatik 14:00etara. Donostiako campusaren kasuan, Arrupe eraikinean izango da; eta Bilboko campusean, ordea, unibertsitateko klaustro estalietan.


Deustuko Unibertsitateak informazioko jardunaldi hauek antolatzen ditu unibertsitate aurreko ikasleek bana-banako arreta eta orientazioa jaso dezaten fakultateetako irakasle eta arduradunengandik. Saio horiek lagundu egin diezaiekete datorren ikasturtean zer Gradu edo Gradu bikoitz ikasi erabakitzen. Beste arlo batzuen gaineko informazioa ere jasotzen dute: praktikak, lehenengo enplegua, atzerrian ikasteko aukera, bekak, ostatua, eskolaz kanpoko jarduerak, etab.


Etorkizuneko ikasleek eta gurasoek larunbat hauek aprobetxatzen dituzte Deustuko Unibertsitateko campusa, instalazioak eta laborategi espezializatuak ezagutzeko.