Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2018ko irailak 11Donostiako Campusa

Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterraren (MUMAren) hasierako saioa, Deusto Business Schoolen

Deusto Business Schooleko Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra graduondokoaren hasierako ekitaldia izan da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Ongi etorriaren eta hasierako aurkezpenaren ondoren, Imanol Muñoz Ternua Groupeko Marketin Globaleko zuzendariak hitzaldia eskaini du: “Ternua Group: Vistiendo al mercado del Outdoor con una propuesta moderna y sostenible”. Imanol Deusto Business Schooleko ikasle ohia da eta marketinaren eta salmenten esparruan egin du bere lan ibilbide guztia. 20 urte daramatza Ternua Taldean, hasieran Lorpen enpresako marketin eta salmenten zuzendari izan zen eta 2015az geroztik, Lorpen North Americako presidente izateaz gainera, Ternua Taldeko marketin eta salmenten zuzendaria da (Ternua, Lorpen eta Astore markak ditu taldeak).

Marketin Aurreratuko Unibertsitate Masterra (MUMA) graduan marketineko gaitasunak eta jakiteak eskuratu dituzten gazteei eskaintzen zaie, espezializatzeko eta marketineko azken joeretan egunean jartzeko. Masterrak derrigorrezko praktikak ditu. Hainbat irakasgai eskaintzen ditu ingelesez, eta marketin tradizionala eta marketin digitala koherentziaz uztartzen ditu. Parte hartzaileek aukera dute hainbat gaitan sakontzeko: komunikazio planak, e-commerce, big data, harremanetako marketina, markaren balioa eta kudeaketa, community managerraren zeregina, influencerrak...

Metodologia praktikoarekin, ikasleek enpresetara bisitak ere egiten dituzte, haien errealitatea lehenengo eskutik ezagutzeko. Gainera, praktikak egiten dituzte marketineko sailetan edo arloari estu lotutako jardueretan. Praktika horiek 6 hilabete artekoak izan daitezke.