Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2016ko azaroak 09

Vocentoko kontseilari odezkaria DBSko Bazkarietan: “albisteak sinplifikatzeak gizartea pobretzen du”

Luis Enriquez Vocento taldeko kontseilari ordezkariak Deusto Business Schooleko azaroko Bazkarian parte hartu du. Ekitaldi hori eztabaida foro bat da, eta politikari, profesional eta enpresako zuzendari ezagunek hartzen dute parte bertan. Orain arte, hizlari izan dira, besteak beste, Eduardo Serra Defentsako ministro ohia, Manuel Pizarro Endesako presidente ohia, José María Marín Quemada Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeko presidentea edo Joaquín Almunia Europako Batzordeko presidenteorde ohia.

Enriquezen alboan izan zen, mahai nagusian, Santiago Bergareche Deusto Business Schooleko kontseilaria eta Vocento taldeko presidentea. Enriquezek hedabide tradizionalen egitekoa defendatu zuten, formatua edozein izanik ere (weba, papera, tabletak…), Informazioa hierarkizatzen baitute eta egiazkoa dela bermatzen. Ildo horretatik, azpimarratu zuten garrantzitsua dela herritarrek eskatzen duten teknologia maila eta kalitatezko kazetaritza uztartzea. Horregatik, egunkariek adi egon behar dute berez dagokien lan nagusia egiteko: kazetaritza.

Informazioa sinplifikatzeak dakartzan arriskuez ohartu zuen, irakurleak ez ezik, enpresa iragarleak eta gizartea, oro har, pobretzen baitu. Kazetaritza ona ez da soilik prentsa babestea, baizik eta ongi informatua egoteak esan nahi duena berreskuratzea. “Ongi informatuta dauden herritarrak behar ditugu”, ziurtatu zuen.

Enriquezek, PLPEko ikasle eta ikasle ohien aurrean, onartu zuen egunkarien edizio inprimatuen salmentak gero eta txikiagoak direla. Baina adierazi zuen, halaber, paperak “saltzen jarraituko duela, ikus dezakedanera arte behintzat”. Hortaz, “berehalako etorkizunean ez da desagertuko”, batez ere eskualde mailako enpresa iragarle askok bitarteko hori erabiltzen dutelako probintzia edo eskualde bateko herritar guztiengana iristeko, “beste lehiakide indartsuago batzuen lehiaz babestuta, telebista pribatuekin eta nazioko prentsarekin gertatzen dena ikusita".

Gainera, Vocento taldeko kontseilari ordezkariak azpimarratu zuen eskualdeko egunkariek taldearen garapenean duen pisua: taldeak lidergoari eusten dio egunkari historikoak dituen lurraldeetan.

Ekitaldia Iñaki Ortegak aurkeztu zuen, Deusto Business Schooleko Madrilgo egoitzako zuzendari eta PLPE eta PLCE ekintzailetzako eta berrikuntzako programen zuzendari akademikoak. Programa horiek batera eskaintzen dituzte Deusto Business Schoolek eta ICADE Business Schoolek.