Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kalitatearen Kudeaketa

Fakultateak ziurtatuta du Kalitatearen Kudeaketa Sistema ANECAren AUDIT gidalerroen araberakoa. Etengabeko hobekuntza prozesua eskatzen du horrek, prozesuen adierazleen azterketan eta sistematikan oinarrituta.

Deustuko Unibertsitatearen, eta, horrenbestez, Fakultate honen funtsezko helburuetariko bat da unibertsitateko elkarteko interes talde guztien gogobetetzea lortzea, ikastetxeak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzu guztietan.

Ikasketen Antolamenduko, Irakaskuntzaren Berrikuntzako eta Kalitateko Errektoreordetza.

  • Taldean lan egitea, fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen Kalitatearen Kudeaketa Sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzeko, eta horrela interes taldeen gogobetetzea areagotzeko. Gogobetetze horren neurria izango da fakultate, arlo funtzional eta zerbitzuetako Kudeaketa Planetan jarrita dauden kalitateko helburuak ezartzeko eta berrikusteko erreferentzia markoa.
  • Informazioa ematea, motibatzea eta lorpenen partaide egitea, Fakultate, arlo funtzional eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.
  • Prozesuen kudeaketa optimizatzea, fakultateetako, arlo funtzionaletako eta zerbitzuetako langileak etengabe prestatuz eta interes taldeen iradokizunak eta erreklamazioak modu egokian bideratuz.
  • Prozesuak fakultateen, arlo funtzionalen eta zerbitzuen erabiltzaileen eskakizun, beharrizan eta itxaropenetara eta aplikagarri diren lege edo erregelamenduen betekizunetara bideratzea eta egokitzea.

Ikusi Deustuko Unibertsitatearen kalitate politika, osorik

Deusto Business Schooleko Kalitate Batzordeak, dagokion jarduera esparruan, Deustuko Unibertsitatearen plan estrategikoaren garapenari ekarpena egitea du helburu.

Ikusi Deustuko Unibertsitatearen Plan Estrategikoa

Fakultateko helburuak

Deusto Business Schooleko Plan Estrategikoa, 2020/2025 aldia hartuko duena, hainbat erreferentzia kontuan hartuta idatzi da: Fakultateko aurreko Plan Estrategikoa, Unibertsitateko 2022 Plan Estrategikoa, eta Nazio Batuen 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko Helburuak. Gainera, interes talde guztien iritzia ere kontuan hartu da. 2020/2021 ikasturteari begira, 4 proiektu zehaztu dira: AMBA nazioarteko akreditazioa lortzeko prozesua abian jartzea, ikasleen elkarteak sustatzea eta nazioartekotzea, Executive Educationeko graduondokoen eta programa irekien zorroa berrikustea, eta barne eta kanpo komunikazioa hobetzea. Proiektu horiek DBSren erreferentziazko hiru ardatzak elikatzen dituzte: bikaintasuna bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan; lidergo humanista eraldaketarako; eta enpresa, gizarte eta instituzio esparruarekin lotura eta konpromisoa.
 

 

Harremanetarako

Bilboko Campusa
+34 944 139 000
web@deusto.es

Donostiako Campusa
+34 943 326 600
web@deusto.es

Madrilgo Egoitza
+34 915 77 61 89
infomadrid.dbs@deusto.es