Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Kalitatearen Kudeaketa

Kalitatea Kudeatzeko Sistema Deusto Business School Executive Education-en

DBS Executive prestakuntza programak Deusto Business Schoolean txertatzen dira. Fakultateak (DBSk) Kalitatea Kudeatzeko Sistema ezartzea ziurtatuta du, AUDITen gidalerroak jarraituz. Kalitatea Kudeatzeko Sistema oso tresna baliagarria da gure titulazioa etengabeko hobekuntza sistematizatzen laguntzeko. Datu esanguratsu andana eskaintzen digu sistema honek, hausnarketarako espazioak eta analisi kualitatiboa gauzatzeko modua ere bai. Horrela, tituluaren hobekuntzara balio esanguratsu eta bereizgarri oso da.

Kalitatea kudeatzeko sistemaren kudeaketa eraginkorragoa eta efizienteagoa lortzeko, gure prestakuntza programek etengabeko ebaluazioak izaten dituzte eta Etengabeko Hobekuntza Zikloa aplikatzen zaie prozesuei. Egon daitezkeen alde ahulak antzematen dira eta horien arrazoia; ondoren, beharrezko hobekuntza planak definitu eta ezartzen dira, ekintzak, arduradunak eta betetzeko epeak zehaztuta. Hobekuntza planak ebaluatu egiten dituzte titulazioko arduradunek, eraginkorrak direla egiaztatzeko.

Horrekin batera, Deusto Business School AACSB – Association to Advance Collegiate Schools of Business erakundeko kidea da. AACSB negozio eskoletarako nazioarteko kalitateko estandar nagusienetariko bat da eta munduan 800 eskola baino gehiago ditu akreditatuta. Deusto Business School exekutiboentzako prestakuntzaren kalitatea hobetzeko helburua duen hezkuntza mugimendu bateko partaide da.

AACSBren kalitateko estandarren bidez, Deusto Business Schoolek ziurtasuna du prozesuetan eta irakasleekiko, parte hartzaileekiko, enpresa munduarekiko eta erakundeekiko konpromisoan etengabe hobetzen duela. Hartara, prestakuntza exekutiboak eragin positiboa du gizartean, emaitzak hobetzen laguntzen du eta paper esanguratsua du bere interes taldeen (stakeholderren) mesedetan.

Premisa horiek izanik, eta arau orokor moduan, Deusto Business School Executive Education-en prestakuntza programetan parte hartzen dutenen gogobetetasuna neurtzeko, 1etik 5erako eskalan, kalitate estandarrak 4 puntutik gora mantendu behar ditu beti.