Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Lan-eskaintzak

Lan irteeretako teknikaria

Deustuko Unibertsitateko Pertsonen Kudeaketako Sailean lanean ari gara goian aipatutako pertsona bat Deusto Business School-en egituran sartzeko, karrera profesionaletako taldean, hain zuzen.

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Funtzioak

  • Karrera profesionaletako koordinatzailearen esanetara, ardura hauek izango ditu:
  • Bilboko campuseko Deusto Business Schooleko graduko eta gradu bikoitzetako ikasleen praktiken kudeaketa eta jarraipena egitea.
  • Enpresa eta erakundeekin harremanetan izatea, praktiketako ikasleei toki horietan lana emateko.
  • Lan irteerekin lotutako gaien inguruko mintegiak eskaintzea ingelesez eta gaztelaniaz (CVa zelan sortu, zelan aurre egin laneko elkarrizketa bati, etab.).
  • Karrera profesionala (Career Advising) garatzeari buruzko banakako aholkularitza ematea.
  • Karrera profesionaleko prestakuntza plana (Career Education) diseinatzea eta jarraipena egitea graduko eta gradu bikoitzetako ikasleei.
  • Laguntza eta kontsultako dokumentuak sortzea, ikasleen garapen profesionalerako.
  • Lankidetza hitzarmenen kudeaketa egitea.

Lanpostu kopurua: 1
Campusa: Bilbao

Betekizunak

  • 5 urteko laneko esperientzia, behintzat, Giza Baliabideekin lotutako lanpostuetan (langileak hautatu eta biltzea). Kontuan hartuko da Executive Search, HeadHunting bulegoetan izandako esperientzia.
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako/Zuzenbideko/Psikologiako lizentziatura/gradua edo antzerakoa izatea. Aintzat hartuko da Coaching eta Giza Baliabideetako berariazko prestakuntza izatea.
  • Ingelesa eta euskara ondo jakitea.
  • Emaitzetara, ekimenera bideratutako pertsona baten bila gabiltza; inguru konplexuetan lan egiteko gaitasuna duen, xehetasunetan arreta jartzen duen, enpatia duen eta DUko izaera eta misioarekin bat egiten duen pertsona bat nahi dugu.

Zer eskaintzen den

Deustuko Unibertsitateko karrera profesionalen taldean sartzea. Baldintza ekonomikoak hautagaien esperientziaren eta ezagutzaren araberakoak izango dira. 

Inskripzio orria
 

Irakasle - Ikertzailea - Pertsonen Zuzendaritza eta Erakunde Jokabideko arloa

Deusto Business School - Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Jakintza arloa

Pertsonen Zuzendaritza eta Erakunde Jokabideko arloa

Eginkizunak

Berariazko jakintza esparruko irakaskuntza eta ikerketa funtzioak izango ditu eta etorkizunean fakultateko kudeaketa arloetakoak ere izan ditzake.

Lanpostu kopurua: 1

Campusa: Donostia edo Bilbo

Betekizunak

Kontratatu doktore akreditazioa edo Kalitateko Agentzia Ofizial batean akreditazioa (ANECA / UNIBASQ) lortzeko eskakizun baliokideak izan eta gehienez urtebetean lor ditzakeen pertsona bat nahi dugu.

Gaitasun profesionala, irakasteko bokazioa, taldean lan egiteko gaitasuna, irakaskuntzan berritzeko motibazioa, egokitzeko gaitasuna duen eta DUko izaera eta misioarekin bat datorren pertsona baten bila gabiltza.

Zer eskatzen den:

  • Doktore titulua.
  • Esperientzia izatea unibertsitateko irakasle eta ikertzaile lanetan, adierazitako jakintza arloetan.
  • Ingelesa eta gaztelania jakitea, bai ahoz, bai idatziz, bi hizkuntzetan irakasle aritzeko (ahal dela, C2 maila bi hizkuntzetan).
  • Nazioarteko eragineko aldizkarietan argitalpenak izatea, eta argitalpen horiek idazteko autonomia eta lidergoa erakustea.
  • Datu estatistikoen analisian esperientzia izatea: ekuazio estrukturalen modelizazioa, maila ugariko analisia, etab.

Horiez gain, beste hauek ere kontuan izango dira:

  • Doktore titulua atzerriko unibertsitate batean lortu izana.
  • Graduko edo graduondoko formazioa atzerriko unibertsitateren batean egin izana.
  • Euskara jakitea (C1 maila/EGA).
  • Irakaskuntza eta ikaskuntzako metodo berritzaileetan esperientzia izatea.
  • Nazioarteko sareetako kide izatea.
  • Finantzatutako ikerketa proiektuetan parte hartzea, ahal dela proiektu lehiakorretan.
  • Saileko ikerketa arlo hauek sendotzeko gaitasuna: pertsonen nazioarteko kudeaketa, lidergoa eta taldeen garapena, genero ikuspegia, pertsonen zuzendaritzako prozesuak (konpentsazioa, jardunaren kudeaketa).
  • Deustuko Unibertsitateko izaera eta misioarekin lerrokatuta egotea.
  • Egindako irakaskuntzaren ebaluazio positiboak edukitzea.

 

Inskripzio orria