Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Misioa, Bisioa eta Baloreak

MISIOA

  • Profesional arduratsuak prestatzea, ingurune globalean enpresa egitasmo iraunkorrak sustatzeko eta gidatzeko gai izango direnak, gizarte oparoagoa, zuzenagoa eta inklusiboagoa lortzeko.
  • Gainera, gizartearen eta erakundeen erronka nagusiei erantzuten lagunduko duen jakintza sortzen parte hartu nahi du, diziplina arteko ikuspegitik eta gainerako eragileekin elkarlanean.

Misioa Jesusen Lagundiko unibertsitate ikastetxeen izaera eta misioa gidatuko duten oinarrizko printzipioetatik ondorioztatzen da.

IKUSPEGIA

Geure misioa eta Deustuko Unibertsitateak indarrean dagoen plan estrategikorako aukeratutako ikurritza, “Unibertsitatea, zerbitzua eta konpromisoa" abiapuntu hartuta, gure ikuspegia Jesusen Lagundiaren "zerbitzatu, mundu hobea eraikitzeko" leloaren inguruan eraiki dugu. Gure ikuspegia sortzeko eta hari eusteko jarduera nagusiak irakaskuntza eta jakintza sortzea dira.

  • Espainian negozio eskola nagusien artean egoten jarraitu nahi dugu eta gure trebetasunak eta gaitasunak garatu nahi ditugu Europan ere erreferentziazko negozio eskola izateko eta, horrela, mundu hobea eraikitzeko zerbitzatzen jarraitzeko.

Bestela esanda, ikaskuntza sustatzen jarraituko dugu, jakintza sortu nahi dugu eta esperientziak transferitu, gizarte zuzenagoaren eta inklusiboagoaren alde.

Laburbilduz, mundua besarkatu nahi dugu, hobeto zerbitzatzeko.

Mundua besarkatu, elkartea hobeto zerbitzatzeko

BALOREAK

Hauek dira Deusto Business Schoolen balioak, Jesusen Lagundiaren tradizioaren iturritik eratorritakoak:

  • Lanbide bikaintasuna. Gure lanean kalitaterik gorena bilatzea esan nahi du. Gure jarduera zorroztasunez eta gaitasun teknikoz egitea, baina, aldi berean, giza kalitate sakonaz. Geure onena ematea eta, beti, areago joatea bilatzea. Aurrera egitea eta hobetzea.
  • Zintzotasuna eta konpromiso etikoa. Gure zereginetan eta besteekiko harremanetan zuzenak eta zintzoak izatea esan nahi du. Hartzen ditugun erabakien ondorio etikoez jabetzea eta zuzentasunez eta erantzukizunez jokatzea, guztien ongia bilatuz, bereziki, talde zaurgarri eta kaltetuenena.
  • Lankidetza eta elkartasuna. Erronka komunei aurre egiteko orduan, beste batzuekin batera lan egiteko beharra eta lan egitearen balioa aitortzea esan nahi du. Banakako interesak gainditzeko gai izatea, guztion interesen alde lan egiteko. Proiektu bat aurrera eramaterakoan, taldean lan egitea, emaitza zatien batura baino gehiago dela jakinik.
  • Irekitasuna eta aniztasuna. Berria dena, bestelakoa dena, gogotsu hartzea da. Gureaz bestelakoa den horrek eman diezagukeen balioa eta aberastasuna aitortzea: beste herrialde, beste kultura, beste erlijio batzuetako pertsonak; ideia berritzaileak, gure sinesmenak zalantzan jartzen dituzten ikuspegiak. Gu bezalakoak ez direnak hartu, errespetatu eta balioestea; haiekin hitz egin, partekatu, elkarrekin bizi eta lan egitea.
  • Berrikuntza eta ekintzailetza. Errealitatea ikuspegi kritiko batetik begiratzea da, erronkak eta aukerak identifikatzeko; gai izatea oraindik konpondu gabe dauden arazoentzat irtenbideak proposatzeko; borondateak batzeko, ideiak ekintza bihurtu nahian; aldaketa errealitate bihurtzeko, balio partekatua sortuz.