Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
2017ko abenduak 26Donostiako Campusa

Deusto Business Schooleko bi ikaslek jaso dute Altuning Pro-Gipuzkoa 2016-17 saria

David Mejiak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako + Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzeko ikasleak eta Andrea Onandia Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasleak lortu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria, Ignacio Altuna Fundazioak eta Kutxa Fundazioak emana.

Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, joan den abenduaren 26an Altuning Pro Gipuzkoa ekimenaren sariak banatu ziren, Foru Aldundiko tronu aretoan. I.M. Altuna Fundazioak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Fundazioaren babesarekin, sariak nazioarteko programa arautuetan parte hartzen duten unibertsitateko ikasleei zuzentzen zaizkie. Ikasle horiei aukera ematen zaie Gipuzkoaren etorkizuna hobetzeko ekarpenak egiteko, atzerriko egonaldian ezagutu dituzten esperientziak eta ideiak oinarri hartuta, lurraldearen suspertze edo bultzada ekonomikoa bideratzeko eta Gipuzkoa ekonomia lehiakorra eta gizarte bidezkoa duen lurraldetzat hartzeko.

Hauek dira Deusto Business Schoolen Donostiako campuseko proiektu irabazleak:

  • David Mejia Ares. Edinburgoko Unibertsitatean egin du egonaldia. Bere ekarpena: “Guztiontzat ongi planifikatutako turismo iraunkorra lortzeko erronka handia". ‘Visit Scotland’ ekimenean oinarrituta, Gipuzkoako turismo ereduaren inguruko ekimen honek jarduera esparru bat eta faktore gakoak aurkezten ditu. Gainera, sentiberatze eta ikusgarritasunari lotuta, bisitarien eta bertakoen planteamendu inklusibo bat eskaintzen du, informazioa, kultur kontzientzia eta iraunkortasun ekonomikoa batuta.
  • Andrea Onandia Aguirrebeitia. Arrasate. Richmond-eko Unibertsitatean (AEBetan) egin du egonaldia. Bere ekarpena: “UR Entrepreneurship Club – UREC”. Ipar Ameriketako unibertsitateetako Entrepreneurship Cluben espiritua Gipuzkoara ekartzea, zehazki, lurraldeko unibertsitateen eta eskualde eta tokiko garapen agentzien ekintzailetza ekimenak elkarri jakinarazteko gune informal bat sortzea, ekintzailetzari laguntzeko jarrerak eta kultura sortzeko.

Informazio gehiago