Ze dokumentazio aurkeztu behar dut?
- NANa. Indarrean egon behar du. Fotokopia.
- Ikasketen espedientea
- Curriculum vitaea
- Motibazio gutuna
- Ikasketan eskatutako atzerriko hizkuntza (edo/eta gaztelania) mailaren egiaztagiria, hala badagokio. Fotokopia.
- Sarbiderako aukera ematen duen titulua erakunde atzerritar batek eman badu: Herrialde horretan titulu horrek Graduondoko ikasketak egiteko aukera ematen duela ziurtatzen duen agiria, horretarako eskumena duen erakunde edo organoak emana. Fotokopia.
Orain online eskaera egiteko prest zaude:
Kontsultatu orrialde honetan graduondo bakoitzerako online eskaera egiteko epemuga:
Deustuko Unibertsitateak ezin du bermatu ikasketa guztietan egongo dela lekua; izan ere, apur-apurka joango dira eskaerak ebazten, ikaslegaien eskabideak eta profilak kontuan hartuta.