Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

FinantzakON Erronka: finantzekin jolasean

Batxilergoko ikaslea zara? Atzerako kontaketa hasi da. Eman izena FinantzakON erronkan eta Ipad Air bat irabazi!

 

 

null

Zer da FinantzakOn Erronka?

1. Azaroaren 24ko 14:00ak baino lehen: eman izena FinantzakON erronkan.

2. Azaroak 24: mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, 21:00etan. Galdera bakar bati erantzun beharko diozu. Erantzun hori funtsezkoa da finantzen munduan ulertzeko. 3 ordu izango dituzu erantzuteko.

3. Azaroak 28: erronkaren irabazlea zein den jakinaraziko dugu Deusto Finance Programmeren informazio saioan, 19:00etan Faculty Clubean (La Comercialeko eraikinean). Beharrezkoa da saiora izena ematea eta bertaratzea. Horretarako: Eman izena hemen

Cale Street Partners LLP enpresako bazkide sortzailea – Ramón Camiña (1999ko promozioa)

null

"Nire lehenengo lana Goldman Sachs inbertsio bankuan lortu nuen. 15 urtez aritu nintzen bertan. DBSko aurkezpen batean ezagutu nuen eta orduan hasi zen enpresarekin harremana."

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

“Deusto Business School ibilbide luzeko unibertsitatea da eta beti izan du lotura estua finantza munduarekin. Enpresa ikasketak egin nituen, finantzetako espezialitatean, mundu hori beti interesatu izan zaidalako. Baina interes hori areagotzen joan zen DBSko ikasketak egin ahala, finantzetan eta antzeko gaietan irakasle onak izan baikenituen. DBSko ikasketek asko lagundu didate lan ibilbidean, hasiera-hasieratik. Nire lehenengo lana Goldman Sachs inbertsio bankuan lortu nuen. 15 urtez aritu nintzen bertan. Goldman Sachs DBSko aurkezpen batean ezagutu nuen eta orduan hasi zen enpresarekin harremana.

Baina, sektoreko enpresekiko harreman horretaz gainera, garrantzitsuak izan dira irakasgaietan eskuratutako jakite sendoak, finantza munduan barneratzeko garrantzitsuak: kontabilitatea, matematika, estatistika eta, noski, finantza matematika edo balioespen ereduak. Karreran hasiera-hasieratik irakatsi ziguten taldean lan egiten; besteen laguntzaz, arazoei irtenbideak bilatzen; eta negozioekiko eta finantzekiko jarrera positiboa edukitzen, diziplina interesgarritzat ez ezik, dibertigarritzat ere hartzeko eta jendearen eta ekonomiaren benetako arazoei irtenbidea eman nahi dietela ulertzeko.

Gogor egin nuen lan urte horietan, diziplina handia zen. Baina lagun asko egin nituen eta lan munduan mugitzen ikasi nuen”.

Ramón Camiña
Cale Street Partners LLP (Londres)

Finantzek gizarte ikuspegia ere badute…Laura Montenegro (2009ko promozioa)

null

"Erakunde mota askori laguntzen diegu, esate baterako, Ingalaterrako iparraldeko eremu pobre bateko haurtzaindegi publiko bati edo desgaitasunen bat duten haurrentzako liburutegi bati."

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

"Funts pribatuak eta publikoak kudeatzen ditugu, gizarte sektorearen hazkundea eta garapena sustatzeko. Diru laguntzak eskaintzen ditugu, irabazi asmorik ez duten erakundeei hazten eta negozio eredu iraunkorrak garatzen laguntzeko. Erakunde horietan inbertitzen duten inbertsio funtsak ere baditugu. Erakunde mota askori laguntzen diegu, esate baterako, Ingalaterrako iparraldeko eremu pobre bateko haurtzaindegi publiko bati edo desgaitasunen bat duten haurrentzako liburutegi bati. Neure sailean, erakunde horien errendimendua aztertzen dugu (finantza errendimendua eta gizartean izan dezakeen eragina), baita merkatuaren portaera ere."

Laura Montenegro
Social Investment Bank (Londres)

 

Inglesa+Graduondokoak: finantza sektoreko eskakizunak...Joana Pitarke (2015eko promozioa)

null

"Finantza gune nagusiek mundu osoko jendea erakartzen dute, gero eta jende prestatuagoa. Horregatik, sektorean sartzeko mailak gora egin du."

 

Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

"Gaur egun, finantza sektorean lehia gero eta handiagoa da (bereziki, krisiaren ondoren). Finantza gune nagusiek mundu osoko jendea erakartzen dute, gero eta jende prestatuagoa. Horregatik, sektorean sartzeko mailak gora egin du. Lan merkatuan 2 urte daramat eta konturatu naiz ingelesez oso ongi moldatu behar dela eta master bat ere behar dela, bi eskakizun horiek ezinbestekoak dira lanbidean aurrera egiteko eta erantzukizun postuetara iristeko.

Beharrezkoa iruditzen zait orain unibertsitatera iristen diren ikasleek jakite teorikoak eskuratzea, baina ahantzi gabe informatikako eta estatistikako tresnak erabili behar dituztela eta inguratzen gaituen munduarekiko interesa ere erakutsi behar dutela. Azken horrek ematen digu aukera umiltasunez jarduteko eta gure ekintzek dituzten ondorioak aurreikusteko gaitasuna garatzeko.

Deusto Finance Programmek alderdi horiek guztiak indartuko ditu: enpresa zentzu handiko espezialistak prestatuko ditu, enpresaren ikuspegi globala izango duten teknikariak eta analistak, alderdi praktikotik eta emaitzei begira."

Joana Pitarke
Analyst at Duff & Phelps (Alemania)