Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresa eta Lurralde Lehiakortasuna, Berrikuntza eta Jasangarritasuna

Aurkezpena

Sareak

Garrantzi handiko bazkide bat: Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua

Deustuko Unibertsitateaz eta Comillaseko Unibertsitate Pontifikalaz gain, badago lankidetzan azpimarratzeko eragile bat programa honetan: Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutua.

Orkestra 2006an sortu zen, hainbat eragile publiko eta pribaturen ekimen batetik abiatuta. Helburu nagusia da ikerketa eta jakintzaren transferentzia egitea, Euskal Herriko administrazio publiko eta eragile sozial eta ekonomikoei eta unibertsitateei euren jardunean laguntzeko, lehiakortasunari dagokionez.

Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta euskal enpresa handiek ematen diote Institutuari finantza aldetiko babesa. Izan ere, Orkestraren sorrera horren azpian, erakunde horiek lehiakortasunaren esparruan ikerketa aplikatuak garatzeko antzemandako beharrizana dago, goi mailako kalitate akademikoa izanik.

Urteotan zehar, Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren ikerketa sendotu egin dela ikusten da, ikerketa sustatzeko biltzarrak, mintegiak eta ekitaldiak antolatzeko gai baita; gizarte eta ekonomia arloko eragileekin harremanetan lan egiteko gai baita; eta, zelan ez, lortu diren emaitza akademikoak ere nabarmenak baitira (hainbat liburu, argitalpenak aldizkari zientifikoetan, etab.). Halaxe ageri da orain arte argitaratu dituzten bi ikerketa txostenetan. Argitalpen horietan mundu mailako adituak aritu dira lehiakortasunaz, lurralde eta enpresa estrategiaz: Bengt-Ake Lundvall, Annalee Saxenian, Ron Boschma, Michael Storper, Susana Borrás, Bjorn Asheim, Philip Cooke edo David Audretsch, besteak beste).

Redes internacionales
Ikerketako lankidetzak duen garrantziaz oharturik, ondoren ageri da ildo hau zein erakunde eta munduko eta tokiko saretan dagoen sartuta eta/edo zeinekin ari den lanean (proposamen hau aurkezten duten erakundeen kasuan), eta zeintzuk dauden doktorego-programa honetako jarduerekin lotuta.

European Doctoral Programmes Association in Management and Business Administration (EDAMBA) (www.edamba.eu).

European Foundation for Management Development (EFMD) (www.efmd.org).

Institute for Strategy and Competitiveness (Harvard University), Michael Porterrek lideratuta (www.isc.hbs.edu).

China Europe International Business School (CEIBS) (www.ceibs.edu).

INSEAD (www.insead.edu).

Max Planck Institute of Economics (www.econ.mpg.de).

European Network on Industrial Policy (EUNIP) – Ikertzaileen sare global bat da, Ekonomia eta Industria politiken arloan interesak dituena.

The Competitiveness Institute (TCI) – Klusterren ezagutza aurreratuan diharduen nazioarteko bikaintasuneko sare bat da, 800 bazkide baino gehiago dituena 70 herrialdetan (www.tci-network.org).

Global Entrepreneurship Monitor (GEM) – Irabazi asmorik gabeko ikerketa akademikoko partzuergo bat da. Helburua da goi mailako informazioa sortzea munduko ekintzaile jardueraz eta ahalik eta jenderik gehienaren artean zabaltzea (www.gemconsortium.org).

Society for Business Ethics (USA) – Negozioetako etikan interesa duten akademikoen eta bestelako eragileen nazioarteko erakunde bat da (www.societyforbusinessethics.org).

 Academy of Management, Social Issues in Management (SIM) Division (USA) (http://sim.aomonline.org/SIMnewsletter-Spring2010.pdf).
 European Business Ethics Network (EBEN) (Europe and Spain) (www.eben-net.org).
 European Business in Society Network (EABIS)
 Asociación Científica de Economía y Dirección de la Empresa (ACEDE) (www.acede.org).
Innobasque, Berrikuntzarako Euskal Agentzia – Elkarte pribatua da, irabazi-asmorik gabea, Euskadin, eremu guztietan, berrikuntza, ekintzaile espiritua eta sormena koordinatu eta bultzatzeko sortua (www.innobasque.com).
 
Enpresen Zuzendaritzako Ikasketen Hego Konoko Deustu Sarea. Latinoamerikan, Enpresen Zuzendaritzako Ikasketen Hego Konoko Deustu Sarearen bidez, Deustuko Unibertsitateko EZNIk (Enpresen Zuzendaritzako Nazioarteko Institutua) akordioak ditu Iberoamerikako unibertsitateekin, ikerketa proiektu bateratuak, programa bateratuak, irakasleen trukeak, etab. egiteko.