Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Enpresa eta Lurralde Lehiakortasuna, Berrikuntza eta Jasangarritasuna

Eskakizunak

Doktoregoko ikasketak egiteko pertsona guztiek bete behar dituzten eskakizun orokorrez gain, programa honetan, hautagaiek berariazko eskakizunak ere bete beharko dituzte.

Onartzeko irizpideak

Batzorde akademikoak erabakiko du nor sartu programan. Kontuan izango ditu, hautagaiaren profila aztertzean, goian aipatutakoak. Denbora osoko eta denbora partzialeko hautagaiak hartuko dira kontuan, eta azkeneko horien kasuan, programan ezarritako jarduerak garatzeko prestasuna hartuko da kontuan.
 
Informazio gehiago
Ezkutatu informazioa
+-

Balorazio hori egiteko, hautagaiak honako agiri hauek ekarri beharko ditu: 

  1. Onarpen-eskaera.
  2. Graduko eta masterreko ikasketa-espediente ofiziala.
  3. Curriculum vitae osoa eta hori ziurtatzen duen dokumentazioa.
  4. Ingeleseko maila (gutxienez, C1) duela ziurtatzen duen titulua.
  5. Aurkezpen-gutuna, hautagaiak bere ibilbidea eta laneko esperientzia labur azalduko dituena, baita zer itxaropen eta interes nagusi dituen doktoregoko programaren inguruan ere. Gainera, lanean ari den profesionala izan eta denbora partzialeko matrikula egin nahi duena izanez gero, lanbideko jarduerak eta programakoak bateratzeko adina denbora duela aipatu beharko du argi eta garbi (gutunaren luzera: 800 hitz gehienez).
  6. Ikerlana planteatuko litzatekeen arlo eta gaiari buruzko hasierako proposamena eta programa babesten duten taldeen ikerketa-planean eta ildoetan zelan txertatzen den (proposamenaren luzera: 2.000 eta 5.000 hitz bitartekoa).
  7. Gomendiozko bi gutun.
  8. Ikerketako beka baten onuraduna izanez gero, adierazi egin beharko da, eta beka eskatu eta ebazpenaren zain egonez gero, erantsi egin beharko da informazio hori eskaeran.

Programaren koordinatzaileak edo koordinatzailearen ondokoak egingo dute hautagaiak aurkeztutako agirien hasierako balorazioa, eta, beharrezkoa izanez gero, aurrez aurreko edo bideokonferentzia bidezko elkarrizketa bat egingo diote (programari atxikitako doktore batek ere egin dezake elkarrizketa).

Proiektuaren hasierako proposamena ere kontrastatuko du, ikertzailea hartzeko talderik egokieneko ikertzaile nagusiarekin, taldearen ikerketa-plana eta hautagaiaren interesak bateratu daitezkeen aztertzeko.

Hautagaiaren egokitasuna eta merezimenduen balorazioa egiteko, ondorengo ponderazioa hartuko da kontuan:

Criterios de Admisión
Irizpideak Adierazleak Ponderazioa Iturria
Graduko titulazioa eta ikasketa-espedientea Batez besteko nota + programaren arloarekin bat etortzea % 15 + % 10 Ikasketa-espedientea
Masterreko titulazioa eta ikasketa-espedientea Batez besteko nota + programaren arloarekin bat etortzea % 15 + % 20 Ikasketa-espedientea
Ikerketako interesen eta programaren ildoen doikuntza Batzorde akademikoaren balorazioa %15 Lan-proposamena eta taldeko ikertzaile nagusiaren balorazioa
Aurretiazko esperientzia ikerketan

Argitalpenak eta
proiektuak

%5 Curriculum vitaea
Beste merezimendu batzuk --Etengabeko prestakuntza
-Lanbideko edo boluntariotzako esperientzia
-Atzerriko egotaldiak
%5 Curriculum vitaea
Beste merezimendu batzuk
-Helburu profesionalak
-Programaren inguruko itxaropenak
-Jarrera eta heldutasun pertsonala
-Programari eskainiko dion denbora
%5 Aurkezpen-gutuna eta aurrez aurreko elkarrizketa
Ikerketako beka bat izatea Ematea, iraupena eta zenbatekoa %10 Beka emateko dokumentua

Aurkeztutako agirien eta programaren koordinatzailearen edo koordinatzailearen ondokoaren txostenaren bidez hautagaiaren egokitasuna baloratu ondoren, batzorde akademikoak erabakiko du hautagaia onartu ala ez onartu, eta horren berri emango dio Idazkaritza Orokorrari, horretarako ezarrita dagoen epearen barruan. 

Ikerketako master batetik ez datozen ikasleen kasuan, prestakuntza-osagarriak egiteko eskatuko zaie. Kasu bakoitzean, hautagaiak egindako masterraren ikasketa plana aztertuko da eta doktoregoko programan onartua izateko ikerketa profileko zein gai/irakasgai egin behar dituen ezarriko da, “prestakuntza-osagarriak” atalean ezarrita dagoen bezala.