Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Graduak

Sarrera prozesua

Jeitsi sarrera inprimakia eta argibideak prozesuan parte hartzeko.

Ezagutu sarrera prozesua

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduarekin konbinatutako programen eskakizunak:

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketak egiteko LOGSE Batxilergoko (edo baliokideko) bigarren mailako ikaslea izan behar da, edozein modalitatetan, Arteetan izan ezik. Batxilergoko bi mailetan, nahitaezkoa da dagokion modalitateko Matematika irakasgaia egitea. Eta, noski, Unibertsitatera Sartzeko Hautaproba gainditu behar da.

Gainera, hurrengo onarpen irizpideak hartuko dira kontuan.

Onarpen irizpideak
Sarrera Batzordeak hainbat elementu hartuko ditu kontuan hautagaia onartu ala ez erabakitzeko:

  • Erabakia hartzeko orduan, eskuragarri dagoen ikasketa espedientea osoa (normalean, DBHko 4. mailakoa eta Batxilergoko 1. mailakoa). Esperientziaren arabera, programa konbinatu bateko hautagaiek (EAZ+titulu propioa edo gradu bikoitzak) oso ongi edo goragoko batez besteko nota eduki beharko lukete.
  • Programa konbinatu bat egin nahi duten hautagaiek (EAZ+titulu propioa edo gradu bikoitza) ingeleseko B2 maila eduki behar dute, Europako Kontseiluaren Hizkuntzetarako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera. Maila hori egiaztatzeko bi bide daude: agiri ofizial bat aurkeztu eta/edo sarrera probetan ingeleseko proba egin. EAZko gradua egin nahi duten hautagaiek ez dute ingeles maila hori erakutsi behar eta, horrenbestez, ez dute sarrera probako ingeleseko proba egin behar.
  • Hautagaiak bestelako meritu batzuk erakusteko aurkezten duen dokumentazioa.
  • Eskaintzen diren tokien kopurua.

Egoki ikusiz gero, Sarrera Batzordeak hautagaia banakako elkarrizketa batera deitu dezake edo bestelako dokumentazioa eska diezaioke.

EAZko titulua eskuratzeko, ingeleseko C1 maila egiaztatu beharko da. Horretarako, agiri ofizial bat erakutsi beharko da, esate baterako, Cambridgeko Certificate in Advanced English edo, agiririk eduki ezean, Fakultateko barne proba gainditu.