Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EMBA- Executive MBA (Blended)

Edukia eta Metodologia

Metodologia

Executive MBA-Blended programak bi metodologiaren alderdirik onenak uztartzen ditu: aurrez aurrekoa eta online. Bi metodologia horiek ikaskuntza maximizatzeko aukera ematen dute, zorroztasun akademikoa galdu gabe eta distantziaren hesiak gaindituta. Horregatik, denbora optimizatzea lortzen dute, parte hartzaile bakoitzaren beharretara egokitzen baitira, denborari eta kostuari dagokionez.

Aurrez aurreko saioak

Aurrez aurreko saioetan, parte hartzaileek hainbat metodologia erabiliko dituzte, saio horiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko:

  • Kasuen inguruko eztabaidak: enpresen adibideetan eta kasuetan oinarrituta, parte hartzaileak, irakasleen gidaritzapean, enpresen kudeaketaren eta pertsonen alorreko gakoak eta kontzeptuak aurkitzen joango dira. Irakaslea bideratzailea izango da, alegia, eztabaida gidatzen joango da, saioan zehar kontzeptuak ager daitezen.
  • Networking: aurrez aurreko astean, parte hartzaileek enpresetako zuzendariekin hitzaldiak izango dituzte. Zuzendariek beren lanbide ibilbideko esperientziak azalduko dizkiete. INSEADeko nazioarteko astean, parte hartzaileek aurrez aurreko Executive MBAko parte hartzaileekin batera lan egingo dute.
  • Eskola magistralak: jakiteak eskuratzeko, ikasgelan eskolan magistralak eskainiko dituzte Deustuko irakasleek eta nazioarteko beste negozio eskola batzuetakoek. Guztiek parte hartzaileei beren jakiteak eskainiko dizkiete, managementaren azken joerak ere barne hartuta.

Online aldiak

Online aldietan, parte hartzaileek metodologia sinkronoak (parte hartzaile guztiak aldi berean) eta asinkronoak (parte hartzaile bakoitza ongi etortzen zaionean) erabiliko dituzte, ikaskuntzako erritmoa nork bere beharretara egokitzeko. Online sistema osoa gizarte ikaskuntza eta interesaren araberako komunitateak sortzea ahalbidetzen duten plataforman oinarritzen da, parte hartzaileei eta gainerako munduari irekita.

  • Webiminars: saio hauetan, gonbidatuek, irakasleek eta zuzendariek edukiak azalduko dituzte.
  • Online tutoretzak: banakako edo taldeko saioak, irakasleek parte hartzaileen ikaskuntza gidatzeko. Ikaskuntzaren alderdi esanguratsuenak bateratzea dute helburu, taldeak prozesuari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
  • Foroak: Executive MBA-bko parte hartzaileei ez ezik, gizarteko gainerako kideei ere irekitako langunea, ikaskuntza aberastuko duten esperientziak trukatzeko aukera eskaintzen duena.

 Ikusi programa osoa

Zuzendarien Aurrerabideko Programa

Zuzendarien Aurrerabideko Programa Espainian zuzendarientzako prestakuntzan programa berezia da. Bertanparte hartzaileak banakako laguntza jasoko du bere gaitasunak garatzen eta emaitzak hobetzen lagunduko dioten tresnak aurkitzeko. Aurrez aurreko lehenengo saioetan, programak parte hartzailearen egoeraren diagnostikoa egiten du. Ondoren, profesionalekin banakako saioetan, norberaren hobekuntza prozesuan aurrera egiten da. Prozesu horrek programa amaitutakoan ere jarraituko du.

Programan zehar, parte hartzaileak aukera izango du:

  • Bere burua ezagutzeko eta gure ingurua ezagutzeko, zuzendarien aurrerabideko gure plana egiterakoan, ahalik eta errealistena izateko.
  • Epe laburrera eta epe ertainera lanbideko helburu batzuk zehazteko.
  • Talentuak eta hobetzeko arloak aurkitzeko.
  • Etengabeko analisia egiteko, lanbidean aurrera egiten duen neurrian.

Deusto Business Schoolek profesional, coach eta mentoreen taldea du, parte hartzailea programan zehar eta programaren ondoren banakako bidaia honetan gidatzeaz arduratuko dena.
 
Enpresaren eta parte hartzailearen arteko kontratua

Deusto Business Schoolek enpresaren, parte hartzailearen eta eskolaren arteko baterako lana bilatzen du, parte hartzailearen eta enpresaren arteko kontratuaren bidez. Kontratu horren baitan, Deusto Business Schooleko programetan parte hartzen duten hautagaiek, programa hasi aurretik, beren erakunderako berrikuntza, ekintzailetza edo garapeneko proiektu zehatz bat egitea adosten dute. Horrela, enpresak lehenengo unetik bertatik jasoko du zuzendariak programan zehar eskuratuko dituen jakiteen eta trebetasunen onura.

Enpresaren eta parte hartzailearen arteko kontratuak programan zehar eskuratutako jakiteak, tresnak eta trebetasunak berehala enpresako eta/edo merkatuko benetako egoera batera eramateko aukera ematen du.

Executive MBAko parte hartzaileek programan 6 hilabetez proiektu aplikatu bat egingo dute. Horrela, lanbideko bizitza, Executive MBA programa eta proiektua uztartu ahal izango dituzte. Gai ugari landu daitezke eta parte hartzaileak hainbat aukera izango ditu:

  • Berrikuntza bere enpresan: Ados jarrita, enpresak eta banakako parte hartzaileak enpresan hobetzeko arlo bat identifikatuko dute, berrikuntzari lotutakoa. Parte hartzaileak alor horretan lan egingo du, programan ikasitakoa arazo hori ebazteko aplikatuz. Profesionalen eta tutoreen laguntzaz, parte hartzailea proiektua kudeatzen joango da 6 hilabete horietan, enpresaren zuzendaritzak gainbegiratuta.

Emaitza: enpresarentzat gomendioak identifikatutako arlo horretan berritzeko.

  • Ekintzailetza: Enpresaren barruan (barne-ekintzailetza) edo kanpoko proiektu batean (ekintzailetza), parte hartzaileak, banaka, negozio aukera bat garatu beharko du, prestatu eta negozio bideragarri bat eraiki.

Emaitza: negozio plan bat enpresari edo adituen talde bati aurkeztea.

  • Erakundearen garapena: Aukera hau hautatzen duten parte hartzaileek taldean egingo dute lan benetako enpresentzako negozioen garapenean. Enpresaren benetako erronka estrategiko baten aurrean, taldeek aholkulari estrategikoen talde baten gidaritzapean lan egingo dute, arazoak ebazteko metodologiarekin.

Emaitza: zuzendaritza nagusiari emaitzak aurkeztea eta enpresaren garapenerako gomendioak ematea.